UCOk Tubos Reunidosen Bilboko egoitza miatu du
Erregistroa hamar orduz luzatu da. Leire auziaren sekretupeko pieza baten barruko jarduketa bat da, eta Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin dute.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko (UCO) agenteek Tubos Reunidosen egoitza miatu dute hamat bat orduz, Bilbon, Leire auziaren sekretupeko pieza baten barruan. Agenteak konpainiaren egoitzara joan dira, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.
Enpresak Amurrion (Araba) duen fabrika ere erregistratu du gaur goizean UCOk, eta Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatean (SEPI) izan da, Madrilen, informazioa eskatzeko.
Zehazki, erreskate publiko baten funtsen transferentzien eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren ustezko zuzendaritzapean Auzitegi Nazionala ikertzen ari den gaizkile sarearen arteko balizko loturaren frogak bilatzera bideratuta daude eginbideak.
Tubos Reunidos Hego Euskal Herriko industria-konpainia nagusietako bat da, eta Bilbon du egoitza soziala. Soldatu gabeko altzairuzko hodiak fabrikatzen ditu.
Tubos Reunidosen gaineko aipamenak sumarioan
Tubos Reunidos behin baino gehiagotan aipatu dute Leire Diez kasuaren sumarioan.
UCOren atestatuetako batean, SEPIk Tubos Reunidos merkataritza-sozietateari emandako 112,8 milioi euroko mailegua aipatzen dute agenteek, eta Hirurok izeneko taldeak (ustez Leire Diezek, Vicente Fernandez SEPIko presidente ohiak eta Antxon Alonso enpresariak osatua) "laguntza hori emateko" esku hartu izanaren zantzuak daudela. Antza, Hirurok taldeak, operazio horren truke, 114.950 euro jaso zituen, Mediaciones Martinez enpresaren bitartez.
UCOren ustez, Leire Diezek eta Vicente Fernandezek proposatu zuten Santos Cerdani eta Antxon Alonsori (ikertzaileek buruzagi sozialista ohiaren bazkidetzat jotzen duten enpresaria) laguntza eskatzea, Tubos Reunidosek jaso behar zuen laguntza blokeatuta zegoelako eta "bultzada" bat emateko. Horrez gainera, Hirurok taldeak "Eusko Alderdi Jeltzaleko kideren batekin" bitartekari lana egin zuela susmatzen du, laguntza hori gauzatzen "lagundu" zezakeelakoan.
Ikertzaileek "2024tik 2025era bitartean egindako bigarren eragiketa bat" ere identifikatu dute, zorraren interesen amortizazio partzial bat atzeratzea lortzeko.
Sumarioak Cerdanen, Leire Diezen eta Tubos Reunidoseko bi zuzendariren arteko bileraz dihardu, 2024ko azaroaren 13an, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak PSOEren egoitzan zuen bulegoan, Ferraz kalean, Madrilen.
"Reunion Tubos Reunidos" (Bilera Tubos Reunidos) Leire Diezi konfiskatutako ohar-libreta urdin batean agertzen den oharretako bat da, eta sumarioan dago.
"Eragiketa hori dela eta", dio UCOk, "Vicente Fernandezek 40.000 euro fakturatuko zizkion Tubos Reunidosi".
Ogasun ministroak SEPIk “lankidetzan” ariko dela bermatu du
Arcadi España Garcia Ogasun ministroak Leire kasua aipatu du Diputatuen Kongresuko Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Batzordean, eta “SEPIk martxan dagoen edozein ikerketarekin erabateko lankidetza” izango duela bermatu.
Pedro Puy PPren diputatuari erantzunez egin ditu adierazpenok, horrek "SEPI auziari" inolako aipamenik egin ez izana aurpegiratu baitio.
“Gardentasuna eta lankidetza erabatekoak” izango direla ziurtatu du ministroak.
Era berean, segurtasun indarretako eta Justiziako profesionalen lanarekin “fidatu” egiten dela aderazi du, eta SEPIko profesionalak “zintzoak” direla azpimarratu du, “ahalegin handia egiten ari baitira eta herri honentzat oso garrantzitsuak diren proiektu asko aurrera ateratzen”.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.