Tubos Reunidosko sindikatuak konkurtso-administratzailearekin bilduko dira, lehen aldiz
Goizean bilera egingo da Trapagarango plantan, eta, arratsaldean, Amurriokoan.
Tubos Reunidosko langileen elkarretatzea, Bilbon. Argazkia: EFE
Tubos Reunidosko sindikatuak lehen aldiz bilduko dira konkurtso-administratzailearekin, eta bileran enpresaren zuzendaritzak ere parte hartuko du. Inbertitzaile posibleen zain dauden bitartean, langileen ordezkariek konkurtso-prozesuari buruzko informazioa jasotzea espero dute, baita enplegu-erregulazioko espedienteari (EEE) buruzkoa ere; izan ere, espediente hori gaur egun etenda dago.
Goizean bilera egingo da Trapagarango plantan, 300 langile dituen instalazioan, eta arratsaldean beste bat izango da Amurrioko fabrikan, non 900 lagunek egiten duten lan. Konkurtso-administratzailearen eta sindikatuen arteko lehen topaketa izango da.
Konkurtsoari buruzko informazioa
Langileen ordezkariek ez dute bileren edukiari buruzko aurretiazko informaziorik jaso, baina hartzekodunen konkurtsoari buruzko xehetasunak jasotzea espero dute.
Azken asteetan, zuzendaritzak enpresa lantegika saltzeko aukera planteatu omen du, jardueraren zati bati behintzat eusteko helburuarekin, aukera hori inbertitzaileentzat erakargarriagoa delakoan.
Sindikatuek duela bi aste eten zuten greba mugagabea, 240 langile kaleratzea aurreikusten zuen enplegu-espedientea geldiarazi ondoren. Hala ere, joan den astean ere lanuzteak egin zituzten. Testuinguru horretan egingo da bi aldeen arteko lehen bilera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela