Itxasok dio Bilduri "musika berria" entzun diola etxebizitzaren arloan eta Jaurlaritzarekin "bateragarria" dela
Sailburua eta EH Bilduko kideak Eusko Legebiltzarrean izan dira ostiral honetan, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. Bileraren ostean, Pello Otxandianok Jaurlaritzarekin "desadostasunak" daudela onartu du, baina baita "kointzidentziak" ere.
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak ostiral honetan adierazi duenez, EH Bilduk etxebizitzari buruz egiten duen "musika berria bateragarria" da Eusko Jaurlaritzaren planteamenduarekin, besteak beste, eraikuntza-epeetan edo finantziazioan, koalizio abertzalea lankidetza publiko-pribatuaren formulari ireki zaiolako.
Sailburua eta Pello Otxandiano EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean bildu dira ostiral honetan etxebizitzaren krisiari eta politikei buruz hitz egiteko. Hitzorduaren ostean, Otxandianok azaldu du Jaurlaritzarekin "ezberdintasunak" dituela, baina "kointzidentziak" ere badaudela eta "norabidea berbera" dela.
Hala ere, azpimarratu du Jaurlaritzako kideen artean etxebizitzari buruzko jarrera "antagonikoa" ikusten duela. Bere hitzetan, EAJren eredua higiezinen merkatua "autoerregulatzen" uztea da, nahiz eta "porrot egin duen dogma" izan.
Bestalde, sailburuak esan du bileran bi ordezkaritzek gai "zehatzak" jorratu dituztela; hala nola, beharrezko etxebizitzen kopurua, horiek eraikitzeko epeak, horretarako lurzorua lortzea eta finantzatzea. Itxasok esan du "jarrera eta planteamendu aldaketa garrantzitsua" dagoela EH Bilduren aldetik; bereziki finantzaketari dagokionean, "euskal BGAE, banku-fundazio, KOI edo EIB bezalako bazkideekin lankidetza publiko pribatua" ontzat hartu dezaketelako.
Hala ere, sailburuaren iritziz, "erronka handiena" ez da finantziazioa, "askoz zailagoa da lurzorua lortzea" eta "tramitatzea". Horregatik espero du, talde subiranistarekin izandako hurbilketa horren ondorioz, "etxebizitza politika orain arte joan dena baino erritmo handiagoan joatea", EH Bildu udal gobernu askotan baitago.
Itxasok bere Sailaren planteamenduarekin "bateragarria den musika" entzun duela aitortu du, eta "EH Bilduren tradizio politikoan berria" dirudiela. Gainera, legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzan duen bazkidearekin, EAJrekin, "erabateko adostasuna" dagoela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.