Gaurtik aurrera, garbiketa-zerbitzua indartuko dute Gasteizko auzo guztietan, baliabide gehiagorekin eta makineria berrituta
Acciona enpresari esleitutako kontratu berriak 382 milioi euro inguruko zenbatekoa du, eta datozen hamar urteetarako izango da.
Gasteizko garbiketan etapa berri bat hasiko da, izan ere, Acciona enpresari esleitutako kaleak garbitzeko eta hondakinak biltzeko zerbitzuaren kontratu berria astelehen honetan jarriko da martxan. Kontratuak 382 milioi euro inguruko zenbatekoa du, eta datozen hamar urteetarako izango da. Udalaren arabera, zerbitzua erabat berritzeak herritarren eskaera nagusietako bati erantzungo dio, hirian kaleak garbiago eta zainduago egon daitezen.
Maider Etxebarria alkateak adierazi du kontratu berria "mugarri" izango dela hiriaren garbiketan, eta haren ondorioak auzo guztietan nabarituko direla.
Garbiketa-zerbitzu berrian aurreikusitako hobekuntza nagusien artean daude ibilgailu-flotaren eta birziklatzeko edukiontzien berrikuntza integrala, garbiketa eta ureztatze planak indartzea auzo guztietan, birziklatzeko gune finko berriak instalatzea, eta atez ateko bilketa sistema ezartzea erdiguneko, Zabalguneko eta Alde Zaharreko negozioetarako.
Hala ere, kontratua indarrean sartzeak ez du esan nahi hobekuntza guztiak berehala ezarriko direnik. Alkateak gogorarazi du aldaketak pixkanaka egingo direla, makinak eta baliabide teknikoak erabat berritzeko hainbat hilabete beharko baitira, kontratuan bertan aurreikusten den bezala.
Aurreneko berritasun nabarienetako bat izango da espaloiak garbitzeko erabiliko diren lau desugertze-makinetako bat martxan jarriko dela. Ibilgailu horiek zikinkeria presio bidez kentzeko sistema dute, 80 gradura arteko urez garbitzeko diseinatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.