Gasolioaren igoerak alarmak piztu ditu Gipuzkoako garraio enpresetan
Guitrans garraioaren patronalak "litroko 20 zentimoko hobaria" ezartzeko “atzerapena” eta karga-enpresa batzuen "praxi txarra" gaitzetsi ditu.
Kamioi batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Guitrans Gipuzkoako garraioaren patronalak ohartarazi duenez, Ekialde Hurbileko krisiaren ondorioz gasolioaren prezioak izan duen igoera handiaren aurrean, "garraioaren fakturan eragina izatea beste aukerarik ez dago"; izan ere, hori ez egiteak "sektoreko enpresa asko desagertzea ekarriko luke".
Guitransek abisua eman du, Donostian, Bazkideen Batzar Orokorrean, eta gaineratu du gaur egungo egoera "oso larria" dela. Beste elkarte batzuetako ordezkariak ere izan dira bertan, Fenadismer elkartekoak, esaterako, eta erakundeetako hainbat arduradun, hala nola Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguez.
Javier Ortega Guitranseko presidenteak nabarmendu duenez, gasolioak ia % 40 egin du gora, eta martxoa eta apirila bitarteko asteetan % 50etik gorako igoera izan zen. Horrek esan nahi du hilean ibilgailu bakoitzeko 1.600 euroko gainkostua izan duela Estatu mailako joan-etorrietan, eta 2.000 eurokoa nazioartekoetan, bere kalkuluen arabera.
Horren esanetan, gaur egungoa "ziurgabetasun handiko egoera" da, eta gainkostu horiek garraioaren fakturan ezarri beharra ekarriko du. Horretarako, "enpresa-kargatzaileen lankidetzarik handiena" eskatu du.
Halaber, Espainiako Gobernuak martxoan onartutako litroko 20 zentimoko hobariaren "atzerapenaz" ohartarazi du, "ez baita gauzatzen ari", eta, aldi berean, "tarifa berriaren kalkuluan hobari hori sartu nahi duten karga-enpresa batzuen praxi txarra" kritikatu du, eta gogoratu du arau horrek aukera hori debekatu egiten duela “zehatz-mehatz".
Gainera, Ortegak azpimarratu du garraioaren Gipuzkoako patronalak "ahalegina" egin duela sektoreko profesional berriak jatorrian kontratatzeko, "alde kontratatzaileari zein kontratatuari bermeak ematen dizkion sistema baten bidez".
Sektoreak urteak eskatzen eman dituen aurretiko erretiroa onartzeko prozesua "luzea" egiten ari dela salatu du, eta Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan egin behar diren kudeaketen tramitazioetan izandako atzerapenagatik "haserrea eta nekea" dagoela berretsi, "arazo larri hori ez baita konpontzen eta enpresei galera ekonomikoak eragiten baitizkie".
Mugikortasuneko foru diputatuak, bere aldetik, "sektoreari bizi dituen erronketan laguntzeko beharra" azpimarratu du, "hala nola belaunaldien arteko erreleborik eza edo munduko krisi geopolitikoa sortzen ari den ziurgabetasuna".
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.