Chivitek iragarri du berriro aurkeztuko dela Nafarroako hauteskundeetara
Nafarroako Alderdi Sozialistaren Lurralde Batzordean egin du iragarpena Nafarroako presidenteak, "Alderdi Sozialistan sinesten jarraitzen dudalako".
Lurralde Batzordean egin du iragarpena Maria Chivitek. Argazkia: EFE
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko presidenteak 2027ko foru hauteskundeetara berriro aurkeztuko dela iragarri du, "Alderdi Sozialistan sinesten jarraitzen dudalako", nahiz eta azken hilabeteak "errazak ez izan".
Chivitek Nafarroako Alderdi Sozialistaren Lurralde Batzordean egin du iragarpena. Bere hitzaldian adierazi duenez, "alderdiaren printzipioetan eta balioetan, errugabetasun presuntzioan eta justizian sinesten jarraitzen dut". "Zalantza sortzea lortzen badute, irabazle bat egongo da, eta ez dut onartuko", esan du.
Nafarroako Gobernuaren "alternatibarik ez dago", horren hitzetan, "ultraeskuinarekin batuta ere zenbakiek ez baitute ematen". Polarizazioari aurre egiteko, erakundeak defendatzeko eta ziklo politiko berri bati "inoiz baino indar gehiagorekin" aurre egiteko deia egin die militanteei.
"Proiektu honen buru izaten jarraitu nahi dut, Nafarroarentzat ona dela uste dudalako, gauzak ondo ateratzen ari direla uste dudalako eta oraindik lan asko dugulako egiteko", adierazi du, eta alderdiaren babes esplizitua ere eskatu du: "Nik ezin dut bakarrik egin. Nirekin behar zaituztet".
2027ko foru eta udal hauteskundeak prestatzeko barne prozesua abiatuko dutela ere iragarri du buruzagi sozialistak. Gaikako lantaldeak eratuko dituzte eta programa irekia eta parte-hartzailea osatuko dute, horren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik