Sanchezek Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, azken ikerketa judizialen ostean
Ekainaren 24an izango litzateke azalpenak emateko saio hori, Kontseilu Europarraren hurrengo bileran parte hartu eta gero. Erabaki hau hartu du, PSOEri eragin dioten azken erabaki judizialen ondoren, oposizioak eta Gobernuko kideek azalpenak eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dutelako.
Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren aurrean agerraldia egitea eskatu du, PSOErekin lotutako azken ikerketa judizialen ostean, egoera politikoaren berri emateko.
Gobernuak eskaera hori egin du bai oposizioko alderdiek bai gobernukideek gai horien inguruko azalpenak eskatu dituztelako.
Izan ere, azken egunetan izan dugu Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiaren inputazioaren berri eta epaileak Leire Diez PSOEko militante ohiaren kasua zabaldu duela jakin dugu.
Agerraldia kasu horien ondorengo egoera politikoaren berri emateko eta Europako Kontseiluaren hurrengo bileraren (ekainaren 18 eta 19an) berri emateko eskatu dute. Beraz, aurreikusten da Sanchezen agerraldia ekainaren 24an izango dela.
Sanchezek berak egindako eskaeraz gain, ERCk, Podemosek, BNGk eta Compromisek ere eskaera bateratua aurkeztu dute.
Azken egunotako erabaki judizialen ondorioz, PPk eta inbestidurarako kideek azalpenak emateko eta hauteskundeak aurreratzeko eskaerak egin dituzte. Gaur bertan, Aitor Esteban EAJko buruzagiak esan du legegintzaldia "amaitu" dela.
Hala ere, Gobernuak baztertu egin du, oraingoz, hauteskundeak aurreratzea, eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministro Oscar Puentek salatu du "neurri" eta "metodo ez demokratikoak" erabiltzen ari direla Gobernua eraisten saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik