Bilboko Pagasarribide eskolako beste adin txikiko bat ospitalera eraman dute, bero kolpeak jota
Astebetean beroagatik ikastetxe horretan artatu behar izan duten laugarren ikaslea da.
Bilboko Pagasarribide eskola publikoko nerabe bat ospitalera eraman dute goizean, bero kolpe bat izan ondoren, ikastetxeko guraso elkarteak jakinarazi duenez. Gaur goizean DBHko 1.mailako neska bat ondoezik sentitu da ikasgelan eta zuzendaritzara bidean zorabiatu eta lurrera erori da. Hala ere, berehala berreskuratu du konortea. Ondoren, anbulantzian eraman dute ospitalera.
Astebetean beroagatik ikastetxe horretan artatu behar izan duten laugarren ikaslea da.
Pasa den asteartean, lau urteko ikasle batek ere bero kolpe bat izan zuen. Anbulantzian eraman dute osasun zentrora, eta han artatu ondoren, etxera bidali zuten.
Bien bitartean, Bilboko hainbat ikastetxe publikotako guraso elkartek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Santutxuko Luis Briñas ikastetxearen atarian. Eskolak baldintza tamalgarrietan ematen ari direla salatu dute eta utzikeriaz aritzea leporatu diete erakunde publikoei.
Bilboko hainbat ikastetxe publikotako guraso elkarteek beroari aurre egiteko erakundeen "utzikeria" salatu dute
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera