Nafarroan bizi den gizon bat atxilotu dute Errioxan gazte bat hiltzea egotzita
Erasoa Fuenmayorren gertatu da, Logroñotik 14 kilometrora. Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitaleratu egin dute.
Guardia Zibilak Nafarroan bizi den 31 urteko gizon bat atxilotu du Errioxan 26 urteko gizon bat kolpeka hiltzea leporatuta, Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak emandako datuen arabera.
Erasoa bart gertatu da Fuenmayorren, Logroñotik 14 kilometrora, eta kalean.
Erasoa gertatu den tokira joan diren guardia zibilek gizona lurrean aurkitu dute, larri, eta suspertzen ahalegindu badira ere, hil egin da.
Biktimak 26 urte zituen eta sortzez portugaldarra bazen ere, Logroñon bizi zen.
Ustezko erasotzailea Nafarroako bizilaguna da eta tokian bertan atxilotu du Guardia Zibilak. Oraingoz, ez dute zehaztu Nafarroako zein herritan bizi den.
Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitalera eraman dute.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten