TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alerta laranja beroagatik, polemika Flotillaren ongietorrian izandako istiluengatik eta Zapateroren agerraldia, atzeratua

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Egunsentia gaur Zarautzen. Argazkia: Irune Lizarralde Aizpurua.

Hauek dira ostegun honetako, 2026ko maiatzaren 27an, lerroburu nagusiak:

- Bero-boladak zazpigarren eguna gaur: Bero egingo du gaur ere Euskal Herrian eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du gaur eta biharko, tenperatura altu iraunkorrengatik. Tenperatura maximoak 35 graduraino iritsiko dira zenbait tokitan. 

- Flotillaren ongietorriaren inguruko polemika: Joan den larunbatean Global Sumud Flotillako kideen harreran izandako istiluen soka ez da oraindik eten. Asteartean Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak onartu zuen akatsak egon zirela Ertzaintzak Loiun izandako jardunean, baina ukatu egin zuen motibazio politikorik egotea atzean. 

Zapateroren agerraldia, atzeratua: Ekainaren 2tik ekainaren 17 eta 18ra atzeratu du Jose Luis Calama epaileak Jose Luis Rodriguez Zapaterok Plus Ultra auzian ikertu gisa egin beharreko agerraldia. Horren abokatuak denbora eskatu zion auzia ongi aztertzeko eta bi asteko epea eman dio. Aldaketa honek egutegi politikoa baldintzatuko du. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X