Guardia Zibilak amaitu du Leire Diez kasuari buruzko dokumentazio bilketa PSOEren egoitzan, 12 ordu eta gero
Militante sozialistaren aurka irekita zuen auzia zabaldu egin du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Espainiako Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria gertatu ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko (UCO) agenteak hainbat jarduera egin dituzte goizean aldi berean, guztiak ere Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Leire Díez militante sozialistaren inguruan zabalduta duen ikerketarekin lotuta, prozedimentu judizialak neutralizatzeko ustez egindako lanengatik.
Batetik, OCUko agenteak PSOEren egoitzan sartu dira, Madrilgo Ferraz kalean, Leire Diez PSOEko militante ohiari ustez egindako ordainketekin lotutako dokumentazioa biltzera. 12 ordu baino gehiago igaro dituzte han.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkaria izandakoaren eta Ana Maria Fuentes alderdiko gerentearen mezu elektronikoen kopia egin dute, kontabilitatea jasotzen duten liburuak aztertu dituzte eta Ferrazerako sartu-irtenen erregistroa begiratu dute. Halaber, egoitzako aparkalekura sartu diren autoei eta PSOEk antolatutako bidaia guztiei buruzko informazioa eskatu ditu epaileak. 21:00ak aldera atera dira poliziak sozialisten egoitzatik.
Antzeko helburuekin egindako beste jarduera batean, OCUko agenteak Guzmán el Bueno kaleko Guardia Zibilaren egoitzara ere joan dira, Leire Diez auziari buruzko informazioa eta lekukotzak biltzeko.
Kasuaren iturriek adierazi dutenez, Antonio Balas UCOko Delitu Ekonomikoen Departamentuko teniente koronela Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan izan da asteazken honetan, ikerketak UCOko agente ohi bati ere eragiten diolako; ikerketa judizialak oztopatu ote ziren ikertzen ari dira.
Agente ohi hori Juan Sanchez Yepes da, Unitate Zentral Operatiboko Kapital Zuriketako taldeko kide izan zen Guardia Zibileko agentea. Lehenago ere deklaratu izan du hidrokarburoen bilbeekin lotutako beste auzi batzuetan, hala nola, Gaslow auzian.
Miaketak
Errekerimendu horiekin batera, hainbat miaketa ere egin ditu Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak; zehazki, Cerdanen etxebizitza (Milagron) eta Gaspar Zarrias Andaluziako Juntako presidenteorde ohiaren etxebizitzak erregistratu ditu. Biak ala biak inputatu egin ditu Pedraz epaileak. 15:00ak inguruan atera dira zortzi agente Cerdanen etxetik, eskutan sei motxila, bi maleta eta bi kaxa zituztela.
Javier Pérez Dolset enpresariaren etxebizitza ere miatu dute, Mostolesen (Madril).
"Ez du zerikusirik" legez kanpoko finantziazioarekin, PSOEren arabera
PSOEk ohar batean argitu duenez, "erabateko lankidetzarekin" erantzun diote Auzitegi Nazionaleko 5. zenbakiko Epaitegiak agindutako dokumentazio-errekerimenduari, eta azpimarratu duenez, "ez du zerikusirik" alderdiaren balizko legez kanpoko finantziazioarekin.
UCOko agenteak Ferrazeko egoitzan sartu ostean eman ditu azalpenak Espainiako alderdi sozialistak eta jarduketa hor "legez kanpoko finantzaketarekin zerikusirik ez duen isilpeko prozedura baten barruan" kokatzen dela argitu du.
PSOEk zehaztu duenez, jarduketaren xedea "errekerimendukoa da, ez erregistratzekoa", eta "Justiziarekin lankidetza osoa" eta "jarduera judizialekiko erabateko errespetua" azpimarratu ditu.
Inputazio berriak
Testuinguru horretan, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia, Gaspar Zarrias Andaluziako Juntako presidenteorde ohia eta Ana Maria Fuentes alderdiko gerentea inputatzea erabaki du magistratuak, beste hainbaten artean.
Magistratu instruktoreak argitu nahi du, alde batetik, ea PSOEk ordainketarik egin ote zuen epaileen, fiskalen eta segurtasun-indarretako kideen aurkako informazio sentikorra bilatzen zuen ustezko sareari, eta, bestetik, ea Diezek irregulartasunik egin ote zuen enpresa publikoen eta SEPIren mendeko erakundeen kontratuetan.
Ismael Oliver eta Jacobo Teijelo abokatuak (Cerdanen defentsa abokatua) ere ikertzen ari da Pedraz, eta Juan Manuel Serrano Quintana Correoseko presidente ohiak eta Juan Francisco Serrano Martinez Cerdanen alboko izandakoak ikertuei lagundu zietenaren zantzuak aurkitu ditu, baina ikerketak ematen duenaren zain egon beharko litzatekeela uste du, erantzukizun penala zehazteko.
Leire Diezek "albiste faltsuetan oinarritutako erasoan" kokatu ditu polizia-jarduketak
Leire Diez judizialki ikertutako PSOEko militante ohiak "albiste faltsuetan oinarritutako etengabeko erasoan kokatu du" Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu izana.
"Betikoa da, azken urtebetean jasaten ari naizenaren segida", adierazi du Diezek Rac1-en egindako elkarrizketa batean. Erasotzaileak, "betiko" komunikabideak direla esan du.
Ildo horretan gehitu duenez, 'Kitchen' ak ondoriorik izan ez zuenez, gauza bera egiten jarraitzen da", Mariano Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioak antolatutako ustezko operazio parapoliziala ikertzen ari den kasuari erreferentzia eginez.
Diezek esan du ez dakiela ezer UCO asteazken honetan Ferraz kaleko egoitzan sartzeari buruz, eta esan du: "Aspaldi da ezer ulertzen ez dudala. Edo bai, ulertzen dut... eta ez dakit horrek lasaitu ala asaldatu egiten nauen".
Ukatu egin du epaileei buruzko informazioa lortzeko zerbitzuekin lotuta PSOEtik eskupekorik jaso izana, eta diru sarrera guztiak eta dokumentazio guztia aurkeztu dituela adierazi du.
"Zur eta lur uzten nau, nik dagoeneko eman baititut nire diru sarrera guztiak, dokumentazio guztia. Ez du zentzu handirik, egia esan", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak laguntza eskatu die Frontex eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajerako
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.
Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek
Urte politiko berriari hasiera emateko EAJk Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egin dute euskal presoen alde, eta azkena izatea espero dute
Ehunka pertsonak euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Aste Nagusiko egun handian, eta espetxe-legedi arrunta aplikatzeko eskatu dute. Sarek gogorarazi du bere aldarrikapenen defentsan egutegian "gorriz markatutako hitzordu bat" dagoela, urtarrilaren 9an Bilbon urtero deitzen duen martxarena, eta azpimarratu du bere ibilbidearen amaiera gisa azkena izatea espero duela.
Ceutan indarkeria eteteko eskatu du Marlaskak, eta 35 milioi euro iragarri ditu mugako kai-muturrak luzatzeko
Barne ministroak Ceutan indarkeria bertan behera uzteko deia egin du, eta 35,6 milioi euro inbertitzeko Europako finantziazioa eskatu duela iragarri du, besteak beste, El Tarajal eta Benzuko mugako kai-muturrak luzatzeko.
Melgosak "ikuspegi zabala" eskatu du migrazio-krisiaren aurrean, eta Euskadik iparraldeko muga gisa duen papera aldarrikatu du
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Estatuari eta Europar Batasunari migrazio-krisi baten aurrean duten erantzukizuna onartzeko eskatu die. Horren ustez, krisi horrek dimentsio geopolitikoa du. Melgosak jakinarazi du datorren astean, irailaren 3an, Elma Saiz ministroarekin bilduko dela, eta Euskadik migrazio-eskumen handiagoak izatea defendatuko duela, baita iparraldeko muga gisa duen eginkizuna aitortzeko beharra ere. Ildo horretatik, saturazio-egoera gehiago ez izateko akordioak eta aliantzak eskatu ditu.
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.
Ceutara 25 milioi euro bideratzea onartu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Voxen babesik gabe
Neurria bileran egon diren autonomia erkidegoen boto guztiekin (aho batez) atera da aurrera. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadura —Haurtzaro konpetentziak Voxek dituen erkidegoak— ez dira bileran izan.
Lehendakariak alderdiak eta eragile sozioekonomikoak biltzera deituko ditu irailean, ekonomiaz, autogobernuaz eta etxebizitzaz aritzeko
Bilera-sortaren helburua, 2024an egindakoaren antzera, legegintzaldiaren bigarren zatiari "elkarrizketatik ezberdinen arteko akordioak bilatzeari" ekitea da. Bestalde, Ceutako krisi humanitario eta politikoan izandako lankidetza falta deitoratu du lehendakariak.