Epaileak ekainaren 17 eta 18ra atzeratu du Zapaterok Plus Ultra auzian ikertu gisa egin beharreko agerraldia
Plus Ultra auzia ikertzen ari den Jose Luis Calama epaileari ekainaren 2rako aurreikusita zegoen deklarazioa atzeratzea eskatu dio gaur goizean Espainiako Gobernuko presidente ohiaren abokatuak, kausa ongi aztertu ahal izateko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Plus Ultra auzia ikertzen ari den Jose Luis Calama epaileak ekainaren 17 eta 18ra atzeratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente-ohiak ikertu gisa egin beharreko agerraldia.
Ekainaren 2rako aurreikusita zegoen deklarazioa atzeratzea eskatu dio gaur goizean Espainiako Gobernuko presidente ohiaren abokatuak, kausa ongi aztertu ahal izateko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez, eta, onartu egin dio eskaera epaileak.
Plus Ultra hegazkin-konpainiari emandako maileguan legez kanpoko komisioak ustez kobratu izana ikertzen ari den auzian erakunde kriminala, influentzia-trafikoa eta faltsutasuna egotzita, inputatu gisa deitu zuten egun horretarako Zapatero.
Lehen aldia da demokrazian Espainiako Gobernuko presidente ohi bat justiziak inputatzen duena.
Calama epaileak martxoaren 3an hartu zuen bere gain auzi horren gaineko eskumena. Plus Ultra airelinea zuritzeko balizko delitu bat ikertzen ari da, eta maiatzaren 28ra arte luzatu zuen kasuaren instrukzioa.
2024an, Ustelkeriaren Aurkako Erakundeak, Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalaren Unitatearekin (UDEF) batera, jakin zuen erreskateko dirua Venezuelako ustelkeriatik eratorritako dirua zuritzeko erabil izan zitekeela.
Bere garaian, Madrilgo 15 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak airelineari emandako 53 milioi euroko mailegua ikertu zuen, baina auzia artxibatu zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiaren babesarekin.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta auzia berriro ireki zen, eta ondoren, epaileak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera