Gorde
Kendu nire zerrendatik

ZUZENEAN | Zupiriaren agerraldia Legebiltzarrean

legebiltzarrera bidean
18:00 - 20:00
legebiltzarrera bidean

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak agerraldia egingo du 12:00etan Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, larunbatean Global Sumud Flotillako sei kide iritsi zirenean Ertzaintzak Loiuko aireportuan izandako jokabideari buruzko azalpenak emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiriak barkamena eskatu du Loiuko istiluengatik eta Eusko Jaurlaritzak Gazako genozidioa gaitzesten duela berretsi du

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak onartu egin du Ertzaintzak Loiuko aireportuan izandako jokabidearen irudiek nazioartean izan duten eragina, eta ziurtatu du ez zela "gertatu behar". Gainera, berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin duela Israelek Gazan egindako erasoa, eta aireportuan gertatutakoa "ordena publikoko auzia" izan zela defendatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Global Sumudeko kideen aurka Ertzaintzak izandako jokabidea salatu dute hainbat lagunek Legebiltzarraren atarian

Eusko Legebiltzarrean eguerdian Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Loiuko aireportuan ertzaintzak Global Sumudeko kideen aurka kargatu izanari buruzko azalpenak emango ditu. Hori baino lehen, goizeko 09:00etan hasita, Ertzaintzaren jokabidea gogor salatu Legebiltzar atarian 50 lagun inguruk. Ertzainez inguratuta ari dira egiten protesa Gasteizen; oso haserre daudela esan dute eta ertzaintza egin dute gertatu zen guztiaren errudun.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X