Peinado epaileak Begoña Gomez epaiketa aurreko entzunaldi batera deitu du, ekainaren 9an
Epaile instruktoreak ikertuei —Begoña Gomez, Cristina Alvarez eta Juan Carlos Barrabes—ohartarazi die epaitegira agertu beharko dutela eta saio horretan kautelazko neurriak hartu daitezkeela.
Begoña Gomez, Pedro Sanchezen emaztea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Juan Carlos Peinado epaileak Begoña Gomez, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren emaztea, deitu du datorren ekainaren 9an egingo den epaiketa aurreko entzunaldi batera.
Gomez ez ezik, epaileak beste bi ikertuak ere deitu ditu —Cristina Alvarez aholkularia eta Juan Carlos Barrabes enpresaburua— eta hirurei ohartarazi die aurrez aurre parte hartu beharko dutela entzunaldi horretan. Are gehiago, joaten ez badira "indar publikoek" eramango dituztela nabarmendu du epaileak.
Gainera, saio horretan beraien aurkako kautelazko neurriak har ditzake Peinado epaileak.
Duela gutxi, Peinadok atzera bota ditu hiru ikertuek auzia artxibatzea eskatuz jarritako helegiteak. Horrez gain, ahozko epaiketa abiatzea eskatu zuen.
Dena den, Probintzia Auzitegiak ez du horri buruzko erabakirik hartu oraindik.
Begoña Gomezen katedra aurreikusitako araudiaren arabera sortu zela ondorioztatu du UCOk
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera