Pedro Sanchez
Sanchezek "irtenbideak" hitzeman ditu, Espainiako abiadura handiko sistemarenganako "konfiantza hautsia" berreskuratzeko helburuz
Toledon egindako bisitan Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, Gobernuaren lana ez da soilik diagnostikoa egitea, baizik eta "irtenbideak eskaintzea horrelako tragedia bat berriro gerta ez dadin, eta horretarako ari gara lanean".
Sanchez: "Estatu osoa buru-belarri ari da lanean giza tragedia honen aurrean"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenaren arabera, hiru alderdi lantzen ari dira bereziki: biktimei laguntzea, arrazoiak argitzea eta biktimei ordaina ematea.
Sanchez: "Amaieraraino iritsiko gara; arduragabekeriaz jokatu bada, jakin egingo da"
Espainiako presidenteak ezbeharra gertatu den lekutik egin ditu adierazpen horiek. Bertan, Gobernuak hiru dolu egun deituko dituela iragartzeaz gain, adierazi du "Espainian onartezina" dela urte berean bi tren istripu izatea, Adamuzen (Kordoba) urtarrilean gertatutakoa gogoan.
Begoña Gomezek auzitara eraman du PPk adimen artifizialaz egindako bideoa
PPk Pedro Sanchezen emaztearen irudi simulatua erabili du bideo batean. Katedra senarrari esker lortu duela esaten du bideoan.
Mileik "diktadore" deitu dio Sanchezi eta Espainiako Gobernuak "irainak" gaitzetsi ditu
Bestelako giroa izan du Argentinako presidenteak Isabel Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearekin eta Santiago Abascal Voxeko presidentearekin.
Mileik eta Abascalek bideo-dei bat egin dute arratsaldean eta Vox alderdiko presidenteak sare sozialetan argitaratu du. Bertan, Argentinako presidenteak esan du ez dagoela "gauza dibertigarriagorik ezkerreko ipurdietan ostikoak jotzea baino". Sanchezi egindako irainei dagokienez, Abascalek adierazi dio "dena oso ondo esanda" dagoela.
Bestalde, Ayusok "poz handiz" hartu du Argentinako presidentea, eta Madril "bere etxea" dela eta beti izango dela adierazi dio.
Sanchezek iragarri du hondamendi eremu izendatuko duela Valentzia eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Valentziako Generalitateko presidenteak adierazi du administrazioak koordinatuta aritu direla eta erkidegorako ur-azpiegituren plana adostea eskatu du.
Espainiako Gobernuak alargun eta genero indarkeriaren biktimentzako neurri sozialak onartu ditu
Ministroen Kontseiluak onetsi ondotik, 30 eguneko epean, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak berretsi beharko du Errege Lege Dekretua.
PSOEren Batzorde Federalak aho batez izendatu du Sanchez hautagai, eta zerrendak berretsi ditu
Eneko Andueza euskal sozialisten idazkari nagusia "ilusioz gainezka" agertu da, eta alderdiak 2023ko garaipena errepikatuko duela ziurtatu du. Gainera, ziur agertu da Fronte Zabalarekin Senaturako lortutako akordioa lagungarri izango dela "esfortzurik ez galtzeko".
Espainiako Hauteskunde Batzordeak beste zehapen-espediente bat ireki dio Sanchezi, Moncloatik alderdikeria egiteagatik
Bere ustez, Gobernuko Presidentetzaren egoitzatik emandako prentsaurrekoak hauteskunde-legedia urratu ahal izan zuen, baliabide publikoekin elektoralismoa egitea eragozten baitu.
Sanchez txistu eta irain artean hartu dute urriaren 12ko desfilean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako irainak eta txistuak entzun dira aurten ere Madrilen, urriaren 12ko desfile militarrean.
PPk hiru eztabaida onartu ditu azaroaren 29rako, eta PSOEk guztietan parte hartuko duela ziurtatu du
Sozialistek jasotzen dituzten proposamen guztiak aztertuko dituzte, eta eztabaidak komunikabideek antolatu behar dituztela defendatu dute, ez alderdiek.
Biedma epaileak dio zelatatu egiten zutela, baina ez daki Leire Diez ote zegoen horren atzean
Leire Diez eta Santos Cerdanen aurkako auzian kaltedun gisa deklaratu du David Sanchezen kasuaren instrukzioa eraman zuen magistratuak.
Espainiako Gobernuak etxebizitza dekretuak onartu ditu berriro, eta babestea eskatu du "gizatasunagatik" eta "sen onagatik"
Hori iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Espainiako Aldizkari Ofizialak hauteskundeak azaroaren 29ra aurreratzeko dekretua agitaratu du
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) asteartean argitaratu du Gorteak desegiteko eta hauteskunde orokorrak aurreratzeko errege dekretua.
Albiste izango dira: hauteskunde aurrerapena, etxebizitza dekretuak eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Sanchezek buru eman gabe utzitakoak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu
Zenbait arau onartu gabe geratu dira, hala nola gutxieneko soldataren igoera berria, indarkeria bikarioaren eta familien legeak. Datorren urterako aurrekontu proiektua egitekoen zerrendan zeukan Espainiako Gobernuak, baita EAEren esku geratu behar ziren hainbat transferentzia ere.
Sanchezi hauteskundeetan "ahal den zigorrik handiena" ematea espero du Feijook
"PP-Vox putreen koalizioaren" aurrean indar aurrerakoien babesa handitzea espero du PSOEk. Voxek "idiak erosi aurretik uztarria ez erosteko" eskatu du.
"Olatu ultraeskuindarraren eta justizia sozialaren" artean aukeratzeko deia egin du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak.
Hauteskunde egutegia: Kanpaina azaroaren 13an hasiko da, eta Gorteak abenduaren 23an osatuko dituzte
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 29rako aurreratu ondoren, Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko errege dekretua urriaren 6an argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean.