Urdako istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez: "Estatu osoa buru-belarri ari da lanean giza tragedia honen aurrean"

Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, hiru alderdi lantzen ari dira bereziki: biktimei laguntzea, arrazoiak argitzea eta biktimei ordaina ematea.

TOLEDO, 29/10/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (c), el presidente de Castilla-La Mancha, Emiliano García-Page (d) y la secretaria general de Protección Civil y Emergencias, Virginia Barcones, durante la reunión del Centro de Coordinación Operativa Integrado (CECOPI) este jueves en Toledo, en el primer día de luto oficial de los tres decretados por el Gobierno por el trágico accidente ferroviario de Urda (Toledo). EFE/ Ismael Herrero
Sanchez, Garcia-Pagerekin batera, CECOPIren bileran. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "Estatu osoa buru-belarri ari da lanean" Urdako (Toledo) tren istripuak eragin duen "giza tragediaren" aurrean.

CECOPIren bileraren ondoren, eta Gaztela-Mantxako presidenteak hildakoen kopurua 68tik 69ra igo dela iragarri ondoren, Sanchezek azaldu du hiru alderditan lan egiten ari direla: biktimei laguntza ematea, kausak argitzea eta biktimei "ordain materiala" ematea.

Horren ildotik, herritarrei zuzendu zaie esateko "erakunde guztiak gau eta egun lanean" ari direla "biktimei arreta emateko, gertatutakoa argitzeko eta segurtasuna indartzeko".

Gainera, erakundeen koordinazioa eta larrialdi zerbitzuen lana eskertu ditu.

ZUZENEAN

69ra igo da istripuan hildako pertsonen kopurua

Gutxienez 69 hildako utzi dituen ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, asteazkenean 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren beste tren bat jo du. Oscar Puente ministroaren ustez, 'ulertezina' da Renfeko trenari 'normaltasunez aurrera egiteko' agindua eman izana, Iryo trena trenbiden geldirik zegoenean.

Iragarkia
18:00 - 20:00
28/10/2026 - 09:45
AVE batek Iryoren trena jo du atzetik
147 pertsona zihoazen Iryoren trenean, eta 397 AVEan
Biktimen arretarako telefonoa: 900 10 10 20

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X