Albiste izango dira: Toledoko tren ezbeharraren biharamuna, barne-prozesua EAJn eta langile-batzarra Vicinayn enplegu espedienteagatik
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Toledoko tren-istripuaren biharamuna: gutxienez 68 pertsona hil eta 100 baino gehiago zauritu dira bi trenen arteko istripuan, Toledoko Urda herriaren parean. Audio batzuen arabera, Adifek Atochan duen kontrol-zentroak AVEko makinistari eskatu zion martxa "normal" hasteko, Iryo trenaren aurka talka egin baino minutu batzuk lehenago.
-EAJko barne-prozesua: Bizkaiko diputatu nagusi Elixabete Etxanobek uko egin dio asteazken honetan EAJren barne prozesuaren bigarren itzulian foru erakundearen buru izateko hautagai izateari, eta bidea libre utzi dio BBBk proposatutako hautagaiari, Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.
-Vicinayko batzar informatiboa aldi baterako lan-erregulazioari buruz: joan den astean, Vicinay konglomeratu industrialeko zuzendaritzak 60 langilerentzako aldi baterako lan-erregulazio orokorra eta enplegu-erregulazioko espedientea aurkezteko aukera aurkeztu zion enpresa-batzordeari, bizi duen krisiari aurre egiteko. Horren inguruko langile-asanblada dute gaur.