TREN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

64 lagun falta direla salatu dute Urdako istripuko biktimen senideek

Bulego bereziak jarri dituzte biktimen senideek desagertze-salaketak jartzeko eta DNA laginak biltzeko, identifikazio-lanak arintze aldera.

Accidente de Urda



JUANMA JIMENEZ/EUROPA PRESS

28/10/2026

Larrialdi-zerbitzuak, istripuaren inguruan. Argazkia: Europa Press

Guardia Zibilak biktimen senideentzako bulegoak jarri ditu eta, horietan, 64 desagertze-salaketa jaso dituzte, atzoko tren istripuaren harira. Ezbeharrak dozenaka hildako utzi ditu. 

Senideek desagerpenen berri eman dute Espainiako Institutu Armatuak Madrilen, Sevillan, Kordoban eta Toledon jarritako bulego berezietan. Helburua da, batetik, lehen mailako senideek desagertutakoak identifikatzea eta, bestetik, identifikazio-prozesuak arintzeko DNA laginak hartzea.

Ezbeharra atzo gertatu zen, goizeko lehen orduan. Atochako Kontrol Zentroak (Madril) 20280 AVEko makinistari normaltasunez martxa hasteko eskatu zion, eta Iryo 6087 trena atzetik jo zuen Urdan (Toledo). 

Gaztela-Mantxako Osasun Zerbitzuak 120 osasun-ibilgailu baino gehiago mobilizatu zituen larrialdiari aurre egiteko. Aurten Espainiako Estatuan gertatu den bigarren tren-istripua da, eta historiako larrienetako bat. Irudi gogorrak utzi ditu, eta oraindik ere dozenaka pertsona agertu barik daude. 

Biktimen senideentzako bulegoak

  • Madrid. Batalla del Salado kalea, 32.
  • Sevilla, Borbolla etorbidea 8.
  • Kordoba, Mozarabeen etorbideko komandantziak.
  • Toledo, Barber etorbidea 42. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X