Pedro Sanchez
Diputazio Iraunkorrak gutxienez etxebizitzaren dekretuetako bat onar lezake, EAJk babestuko balu
Espainiako Gobernua etxebizitza dekretuak prestatzen ari da, "gutxieneko aldaketa batzuekin", astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzeko. Hauteskunde aurrerapenari buruz, berriz, Pradales lehendakariak euskal interesak defendatzeko deia egin du eta EH Bilduk "eskuinari ateak ixteko aukerak daudela" defendatu du.
Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak
Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. Sanchezek "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.
Pedro Sanchezen agerraldia
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldia, Moncloa Jauregian, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen ala ez argitzeko.
Albiste izango dira: euriteen ondorioak, Pedro Sanchezen erabakia eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Sanchezek adierazpen instituzionala egingo du 09:00etan
Kongresuak etxebizitzari buruzko bi dekretuei ezezkoa eman ostean, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen argitzeko egingo du agerraldia.
Sanchezek hausnartzen jarraitzen du, alderdiak hauteskundeetarako prestatzen diren bitartean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskundeak aurreratzeko hausnarketa egiten jarraituko du igande honetan. Bitartean, Sumarrek bost ministroak eta alderdietako ordezkariak bilduko ditu egoera politikoa eta etxebizitzaren egoera aztertzeko. Alderdiak, gainera, bere zerrendaburua aukeratzeko lanean jarraitzen du.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
Sanchezek, PPri eta Juntsi: "Historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak PPri eta Juntsi ohartarazi dienez, etxebizitzari buruzko lege dekretuei ezetza emanez gero, "historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte".
Soleko manifestariak Kongresuaren aurrera joan dira: "Non dago gobernu aurrerakoia?"
Puerta del Solen kanpatuta zeuden ehunka manifestari Diputatuen Kongresuaren aurrera joan dira. Alicia del Rio Maizterren Sindikatuko bozeramailearen hitzetan, "oso larria" da koalizio gobernuak bultzatutako bi dekretuak atzera botatzea, eta "etxebizitzaren aldeko greba orokorrera" deitu du, "ezin delako onartu" Kongresuko talde parlamentarioek ekimen hori atzera botatzea.
Juntsek etxebizitza dekretuei emandako ezetzak hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu du
Eldiario.es atariak aurreratu duenez, azaroaren 29a izan daiteke data posiblea. Beste hedabide batzuen arabera, Sanchezi legegintzaldia agortutzat jotzeko eskatu diote hainbat ministrok.
Albiste izango dira: etxebizitza dekretuen bozketa, espekulazioaren aurkako mobilizazioak eta alerta gorria penintsulako ekialdean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek esan du ez dutela "atzerapausorik" emango: "Gehiengo sozialaren edo espekulatzaileen alde daude"
Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, PPk, Voxek eta Juntsek gaur Kongresuan erakutsi beharko dute zer jarrera duten etxebizitza dekretuen inguruan. "Gehiengo sozialaren edo espekulatzaileen alde" dauden galdetu die.
Sanchezek "ikuspegi zabala" eta "ideologia alde batera uztea" eskatu die Kongresuko taldeei etxebizitza dekretuen bozketan
Hala adierazi du O Groveko (Pontevedra) La Toja Foroaren VIII. edizioaren inaugurazioan. Bertan, Mariano Rajoy eta Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiekin egin du topo.
Podemosek etxebizitza dekretuak babestu egingo ditu, eta EAJk, Juntsek eta beste batzuek zer bozkatuko duten jakinkizun dago
EAJk Espainiako Gobernuak onartutako etxebizitza-dekretuak aztertzen jarraitzen du, bi dokumentuen bozketan zein jarrera izango duen zehazteko. EH Bilduk azpimarratu duenez, "EAJk maila eman behar du".
Sanchez "nahiko baikor" dago etxebizitza-dekretuen bozketen inguruan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak etxebizitzari buruzko dekretuen edukia defendatu du, Exekutiboan "hilabete asko" daramatzatelako horretan lanean. PPk egindako kritiken aurrean, esan du funts putreen interesekiko "traidore" izatea gustatu egiten zaiola.
Etxebizitzaren auzian bere esku dagoen guztia egin duela esan du Sanchezek eta taldeei dagokiena egiteko eskatu die
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, etxebizitzaren inguruko bi errege-dekretuak mahai gainean jarrita, Gobernuak "gizarteari entzun dio" eta bere esku dagoena egin du. Halaber, PP eta Voxen aldetik ez dutela ezer espero adierazi du, eta gainerako taldeei neurriok babesteko eskatu die.
Sanchezek esan du "erlojuaren kontra" lanean ari dela etxebizitza dekretua onartzeko
Bazkideek, baina, presiopean dute buruzagi sozialista. Sumar bazkideak planto egitearekin egin du mehatxu, dekretua “funts putreen kontrakoa ez bada”. Juntsen botoak giltzarri dira, eta alderdi katalana alde bozkatzeko prest agertu da gaur, betiere “jabe txikiak kriminalizatzen ez badira”.
Sanchezek gobernu "erreakzionarioei" nazioarteko ordena zapuzten saiatzea egotzi die NBEren batzarrean
Espainiako Gobernuko presidenteak bakearen, eskubide zibilen eta jasangarritasunaren alde egin du, eta esan du Espainia ez dela "isilduko" politika horien aurrean.
Sanchezek etxebizitza-dekretu urgentea bideratuko duela iragarri du, eta onartzeko erantzukizuna eskatu du
New Yorken emandako prentsaurrekoan esan du hori. Gogor kritikatu ditu Madrilgo Udala eta Gobernu autonomikoa, Maricarmenen etxegabetzearen berri jakin ostean.
Maricarmenen etxegabetzeak are gehiago gaiztotu du Espainiako giro politikoa
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak premiazko dekretu bat agindu du horrelako kasuak eragozteko, eta Sumarrek astearteko Ministroen Kontseiluan etxebizitza desjabetzea agintzea eskatu dio.