Hauteskundeak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak

Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. Sanchezek "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Pedro Sánchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Azkenean iritsi da Espainiako politikagintzan gehien espero zen albistea: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskunde orokorrak.

Horixe iragarri du gaur goizean bertan deitu duen premiazko agerraldian, Kongresuak etxebizitzari buruzko bi dekretuak atzera bota eta ordu gutxira.

Sanchezek adierazi du Felipe VI.a erregea, estatuburua, jakinaren gainean dagoela, eta Ezohiko Ministroen Kontseilua egingo dutela gaur bertan, gorteak desegiteko eta hauteskundeak azaroaren 29ra aurreratzeko.

Espainiako presidenteak Gobernuak 2018tik egindako lana goraipatu du, eta onartu du ez dela erraza izan "sekula izan den oposizio txarrenarekin" eta "itunak egitea traizioarekin eta blokeatzea garaitzearekin zentzugabeki nahasten duten alderdiekin" gobernatzea.

"Zailtasun guztiak gorabehera, Espainiak ez dio lan egiteari eta aurrera egiteari utzi", nabarmendu du, eta gaineratu du "Espainia gehien hazi den eta enplegu gehien sortzen duen EBko ekonomia" dela.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Herritarren arteko desberdintasunak gutxiengo mailara jaitsi dira" eta "beste batzuk isiltzen zirenean, guk genozidak salatzen genituen", gogorarazi du.

Bide horretan bere gobernuaren jarduna ahalbidetu duten gainerako indar parlamentarioen babesa eskertu du.

Hala ere, "akatsak" ere onartu ditu, eta aurrez "hitzemandako guztia" ez dutela lortu.

Amaitzeko, "herritarrentzat zein etorkizun nahi" duten aukeratzeko deia egin die herritarrei, "tentsio handiko garai konplexu honetan": "Erabaki behar duzue ultraeskuindarren olatuarekin bat egin edo justizia sozialaren Espainiarekin bat egin, Espainiak atzera egitea edo aurrera egiten jarraitzea nahi baduzue". Azken finean, "historiaren alde egokian" egon nahi ote duten galdetu die herritarrei.

Erreakzioak

ZUZENEAN

Alderdi politikoen erreakzioak Sanchezek hauteskundeak aurreratu ostean

Espainiako Gobernuko presidenteak Gorte Nagusiak desegitea eta herritarrak hautestontzietara deitzea erabaki du, ostiralean Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuei ezetz esan ostean.

Iragarkia
18:00 - 20:00
05/10/2026 - 07:40

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X