Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diputazio Iraunkorrak gutxienez etxebizitzaren dekretuetako bat onar lezake, EAJk babestuko balu

Espainiako Gobernua etxebizitza dekretuak prestatzen ari da, "gutxieneko aldaketa batzuekin", astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzeko. Hauteskunde aurrerapenari buruz, berriz, Pradales lehendakariak euskal interesak defendatzeko deia egin du eta EH Bilduk "eskuinari ateak ixteko aukerak daudela" defendatu du.

(Foto de ARCHIVO)

Vista general durante una sesión plenaria en el Congreso de los Diputados, a 9 de septiembre de 2026, en Madrid (España). El Gobierno se enfrenta a la primera sesión de control tras el inicio de curso, coincidiendo con la desclasificación de unos 40 documentos, fechados desde el 1 de julio hasta el 1 de agosto, relacionados con la crisis en Ceuta derivada por la entrada masiva de unos 80.000 migrantes desde la frontera con Marruecos. Saiz avanzó que se publicarían más informes relevantes si hubiera porque desde el Ejecutivo no tienen "nada que esconder".



Gabriel Luengas / Europa Press

09 SEPTIEMBRE 2026;MINISTROS;DIPUTADOS;PLENO;SESIÓN PLENARIA;DESCLASIFICACIÓN;

09/9/2026

A29, hauteskunde orokorrak Espainian

Pedro Sanchezek hauteskunde orokorrak deitu ditu azaroaren 29rako
Parlamentu berria abenduaren 23an eratuko da
Felipe VI.a erregeak telematikoki sinatu du Helsinkitik, hauteskundeak deitzen dituen dekretua

Diputazio Iraunkorrak gutxienez etxebizitzaren dekretuetako bat onar dezake, EAJk babestea erabakitzen badu

Espainiako Gobernua etxebizitza dekretuak prestatzen ari da, "gutxieneko aldaketa batzuekin", astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzeko. Hala, Gorteak desegin diren honetan, Diputazio Iraunkorrean bozkatuko lirateke, eta EAJk esan du "sakon" aztertuko dituela dekretu "berriak".

Kongresuko Osoko Bilkurak bertan behera utzi zituen etxebizitzari buruzko dekretuak joan den ostiralean. Lehenengo testua ez zen atera PPk, Voxek eta Juntsek kontra bozkatu zutelako; bigarrena, berriz, atzera bota zuten alderdi horiek eta EAJk zein Coalicion Canariak ere.

Bozketa berrian dekretuak aurrera atera litezke EAJk babestuko balitu, edo bietako bat, gutxinez. Izan ere, Diputazio Iraunkorra 69 eserlekuko 'parlamentu txiki' bat bezalakoa da, eta Junts jada ez da erabakigarria.

EAJko iturriek baieztatu dutenez, Sanchezen Gobernua eurekin harremanetan jarri da bihar onartuko dituzten dekretuak direla eta, baina ez dute euren jarrera publiko egin.

Maizterren sindikatuak greba orokorra deitzeko erabakia txalotu du

Maizterren sindikatuak begi onez hartu du UGT eta CC. OO.ren iragarpena.  "Oso pozik gaude Estatuan afiliazio handiena duten bi sindikatuak etxebizitza duina izateko eskubidearen alde 10 egun kalean daramatzan mugimendu baten ondoan jarri direlako", adierazi du Alicia del Rio Maizterren Sindikatuko bozeramaileak, hedabideei egindako adierazpenetan. 

Greba "herri osoarena" izango dela defendatu du," herri boterearena ", eta beste sindikatu eta gizarte mugimenduei dei egin die deialdiarekin bat egin dezaten. 

Aznarrek ohartarazi du Sanchezek gobernatzen badu Konstituzioa, Espainiaren batasuna eta monarkia arriskuan daudela

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiaren iritziz, azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak Trantsizioaz geroztik izan diren "garrantzitsuenak" direla, eta ohartarazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berriz gobernatzen badu, arriskuan daudela Konstituzioa, Espainiaren batasuna eta monarkia konstituzionala.

 '1936: Denok galdu genuen gerra 'jardunaldietako mahai inguru batean parte hartu du Aznarrek Sevillan. Bertan esan du Sanchez gai dela "hauteskunde errolda aldatzeko", eta ziurtatu du balizko koalizio gobernu bat "asko" aldatuko litzatekeela PPk Voxekiko diputatu alde handia lortuko balu,

Bestalde, aurreratu du Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Espainia "berreraikitzeko" lan handia izango duela Gobernura iristen bada.

SEVILLA. 05/10/2026. - El expresidente del Gobierno José María Aznar (d), en la entrevista concedida al periodista Juanma Lamet en las jornadas "1936. La guerra que todos perdimos”, que se celebra este lunes en la Fundación Cajasol de Sevilla. EFE/ Raúl Caro

Sanchez "animatu" batek hauteskundeak irabaztera ateratzeko deia egin dio PSOEko buruzagitzari

PSOEren Exekutiba elkartu da arratsaldean Ferrazen, eta buruzagitzari hauteskundeak irabaztera ateratzeko deia egin dio Sanchezek. Hauteskunde kanpainan borroka egiteko eskatu die, irabazi eta gobernatu daitekeela defendatu du kideen artean.

Bi ordu inguru iraun duen bileran, presidenteak hauteskundeak aurreratzera eraman duten arrazoiak azaldu ditu.

Sanchez "oso animatuta" iritsi da, "umore onez, erabakior eta entxufatuta", esan dute alderdiko iturriek, eta alderdiko buruzagitzak "maitasun handiz" hartu duela gaineratu dute.

Batzorde Federalak urriaren 17an egingo duen bileran izendatuko dute hautagai ofizialki, eta alderdiak hauteskunde-zerrenda guztiak berretsiko ditu. Ez dago barne-primarioen prozesu bat egin beharrik, estatutuek ezartzen dutenaren arabera, gobernuan dauden sozialistak salbuetsita daudelako. Militantziaren % 30ak edo Batzorde Federalaren erdiak hala eskatuko balio egin beharko luke, eta Ferrazetik azaldu dutenez, inork ez du horrelako eskaerarik helarazi.

FOTODELDÍA MADRID, 05/10/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, conversa con la vicesecretaria general de la Comisión Ejecutiva Federal (CEF), María Jesús Montero, durante la reunión de la CEF este lunes en la sede federal del PSOE. EFE/Juanjo Martín

CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako

Abascalek eta Ayusok posta bidezko botorekin iruzurra egon daitekeela esan ondoren, hitz horiek arbuiatzeko eskatu dio PSOEk Feijoori: "Antidemokratikoa da"

Montse Minguez PSOEren Zuzendaritza Federaleko bozeramaileak Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteari eskatu dio Santiago Abascal Voxeko buruaren eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen hitzak gaitzetsi ditzala, posta bidezko botoaren zuzentasuna zalantzan jarri ondoren. Hain zuzen ere, astearte honetatik aurrera eskatu ahal izango da posta bidez bozkatzea.

Arnaldo Otegi ziur da "bloke erreakzionarioari" irabaz dakiokeela

EH Bilduren idazkari nagusiak "Itxaropen mezua" helarazi nahi izan die euskal herritarrei. Esan duenez, oraindik "partida" dagoelako "bloke erreakzionarioaren" eta lerroaren beste aldean kokatzen direnen artean, "jokatu egin behar da eta irabazi egin daiteke", esan du gaur arratsaldean emandako prentsaurrekoan.

GRAFCAV427. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 05/10/2026.- El coordinador general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, comparece este lunes en rueda de prensa tras la convocatoria de elecciones generales para el 29 de noviembre anunciada por el presidente del Gobierno, Pedro Sánchez. EFE/Juan Herrero.

Aliança Catalana ez da aurkeztuko hauteskunde orokorretara

Sílvia Orriols Ripolleko (Girona) alkatea buru duen Aliança Catalana eskuin muturreko alderdi independentistak uko egin dio hauteskunde orokorretara aurkezteari.

Orriolsek mezu bat argitaratu du X sare sozialean, "Kataluniatik atera gabe" politika egiten jarraitzeko apustuari eusten diola adierazteko. "Espainiako Gobernua erorarazi dut Kataluniatik irten gabe... eta Kataluniatik irten gabe Estatu katalan aske, oparo, seguru eta mendebaldekoa leheneratuko dugu", idatzi du.

CUPek larunbat honetan erabakiko du hauteskunde orokorretara aurkeztu ala ez

CUPek larunbat honetan erabakiko du hurrengo hauteskunde orokorretan parte hartuko duen , alderdi antikapitalistaren Mahai Nazionalak Estatuko agertoki politikoa modu kolektiboan aztertzeko egingo duen bileraren ondoren.

Hala aurreratu du Su Moreno CUPeko bozeramaileak prentsaurrekoan, eta hauteskundeen deialdia mugimendu "elektoralista eta lotsagarria" dela esan du.

Alvise Se Acabó La Fiestako Madrilgo zerrendaburu gisa aurkeztuko da hauteskundeetara

Luis 'Alvise' Perez Fernandez eurodiputatuak iragarri du bere alderdia, "Se Acabo la Fiesta" (SALF), azaroaren 29ko hauteskunde orokorretara aurkeztuko dela eta bera izango dela Madrilgo zerrendaburua.

Amaitu da festa (SALF) 2024ko ekaineko Europako hauteskundeetan estreinatu zen, eta 800.000 boto baino gehiago lortu zituen, ia % 5, eta hiru eurodiputatu.

Sanchezek egin ez dituenak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu

HAUTESKUNDE AURRERAPENA

Sanchezek buru eman gabe utzitakoak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu

EITB

Zenbait arau onartu gabe geratu dira, hala nola gutxieneko soldataren igoera berria, indarkeria bikarioaren eta familien legeak. Datorren urterako aurrekontu proiektua egitekoen zerrendan zeukan Espainiako Gobernuak, baita EAEren esku geratu behar ziren hainbat transferentzia ere. 

korrika eu egitaraua - 5

Felipe VI.ak telematikoki sinatu du hauteskundeak deitzen dituen dekretua

Felipe VI.a Espainiako erregeak telematikoki sinatu du astelehen honetan, azaroaren 29rako hauteskunde orokorrak deitzeko Ministroen Kontseiluak onartu duen dekretua, Helsinkiko aireportuan lur hartu ondoren, Letizia erreginarekin batera estatu bidaia hasten duen lekuan.

Sinadura telematikoki egin du Finlandiako hiriburuko aireportuan lurreratu bezain laster, Zarzuela jauregiko iturriek jakinarazi dutenez.

Parlamentu berria abenduaren 23an eratuko da

Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretatik aterako den Kongresua eta Senatua abenduaren 23an eratuko dira. Ministroen Kontseiluak astelehen honetan onartutako dekretuan data hori agertzen da. 

Izan ere, Konstituzioaren arabera, testu horrek Kongresua eta Senatua eratzeko eguna jaso behar du, eta horrek ez du 25t eguneko epea gainditu behar, hauteskundeen egunetik hasita.

Kasu honetan, epe hori abenduaren 24an amaitzen da, Gabon egunean, eta Gobernuak erabaki du egun hori baino egun bat lehenago eratzea, abenduaren 23an.

Sumarrek Podemosi erantzun dio ez duela jendaurrean primarioei buruz eztabaidatuko, eta negoziazio mahai batean esertzeko eskatu dio

Fronte Zabala izeneko ezkerreko proiektu berria bultzatzen duten alderdiek (Sumar, Comuns, IU eta Mas Madrid) Podemosi erantzun diote ez dutela hedabideetan primarioak irekitzeko aukerari buruzko eztabaida publikorik egingo, eta proposamenen bat egin nahi badu, erakunde guztietako ordezkariekin negoziazio mahai batean esertzeko eskatu diote. Hala adierazi du Ernest Urtasun Kultura ministroak, alderdi morearen proposamenaz galdera egin diotenean.

Monica Garcia Osasun ministro eta Mas Madrideko buruak ere ondorengoa esan du: "Esparru politiko zabala, anitza eta askotarikoa gara. Ez dugu gure artean lehiatzen, ez dago inor soberan. Adostasunetik eta erabaki partekatuetatik egiten dugu, eta, batez ere, elkarrekiko errespetutik".

Zer gertatu da azken legegintzaldian? Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta legeak

HAUTESKUNDE AURRERAPENA

Zer gertatu da azken legegintzaldian? Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta legeak

Agentziak | EITB

Hazkunde ekonomikoarekin eta inoizko enplegu datu onenekin amaituko da legegintzaldia. Horrez gain, Espainiako Gobernuak Europako funtsetako 100.000 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, eta Ukrainako eta Irango gerrek eragindako prezioen igoerari aurre egiteko neurriak onartu ditu. 

Consejo de Ministros decreto de vivienda

Rufianek nahi du ezker subiranistak eta Espainiakoak lankidetzan aritzea

Gabriel Rufianen gertuko iturriek baieztatu dutenez, ERCk Kongresuan duen bozeramaileak "hausnartzen eta entzuten" jarraitzen du. Errepublikanoari hauteskundeen iragarpena presazkoa eta arduragabea iruditzen zaio, "batuketak ez duelako ematen". Bere ustez, ezker subiranistak Espainiakoekin batera buru izateko prozesuan sartu beharko lirateke, "bizi dugun une eta mehatxuaren mailan eskuzabaltasunez eta elkarlanean".

Arlo pertsonalean, Rufianek mundu guztiari entzungo dio eta, ondoren, erabaki egingo du. "Inoiz ez du borrokatzeari utzi, baina borroka hau emateko baldintzak inoiz baino garrantzitsuagoak dira", esan dute iturriek.

Pradalesek hauteskundeetan euskal interesak defendatzeko deia egin du

Imanol Pradales lehendakariak esan du hauteskundeak “mugarri politiko inportantea” direla, baina Eusko Jaurlaritza ezin da “despistatu”, eta “euskal agenda garatzen eta herritarren kezkei erantzun ona ematen” jarraitzea garrantzitsua dela.

Hauteskundeei begira, euskal interesak defendatzeko deia, “orain arte egin dugun bezala”. “Gure autogobernua sendotu, garatu eta indartu behar dugu, herritarren beharrei erantzun hobea” emateko “Madrilen hartuko den erabakiarekin”.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Abascalek deialdia ospatu du, baina askeak izango direla zalantzan jarri du

Santiago Abascal Voxeko buruak ospatu duenez, "azkenean hauteskundeak izanog ditugu", hainbat urtez eskatu ostean. Hala ere, mahaigainean jarri du Sanchezek "hauteskunde prozesu hau manipulatzeko" aukera; izan ere, "denok dakigu Sanchez edozertarako gai dela".

Buruzagi ultraeskuindarrak "hauteskunde askeak, garbiak eta indarkeriarik gabekoak" eskatu ditu, Ceutan dauden migratzaileek osatutako “miliziak” aipatuta.

Ayusok hauteskunde-iruzurra izan litekeela esan du

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak "mundu guztiari" eskatu dio posta bidez ez bozkatzeko.

Nueva Economia Forumek antolatutako gosari informatibo batean, Ayusok esan du PP "oso adi" egongo dela hautesle-erroldetan eman litezkeen "faltsutzeei”. Izan ere, biloben legearekin eta "erregularizazio masiboekin", PSOEk "hautesle bakoitza zein lekutara joan behar den erabaki" nahi zuela uste du.

"Sarreran galdetzen zidaten: 'Ez al zenuen esaten Sanchez diktadorea zela? Hauteskundeak deituko ditu, motel... '. Madurok ere hauteskundeak deitzen zituen", esan du ironiaz. Gainera, "inoizko kanpainarik zikin eta gehiegizkoa" espero du.

Chivitek esan du Nafarroako Gobernuak lanean jarraituko duela, baina PSN prest dagoela

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta PSNko buruak ziurtatu du bere alderdiak oso argi duela bere jarrera, eta ildo horretan lanean jarraituko dutela.

Sanchezen iragarpena "asteburu osoan aurreratzen ari zena berrestera" baino ez da etorri. Chivitek berak ere hori eskatu zion.

Azaroko hauteskunde orokorrek maiatzeko foru hauteskundeetan izan dezaketen eraginaren aurrean, Chivitek esan du, "alderdi politiko gisa”, orain lehendabiziko hitzordua besterik ez dutela buruan. "Nolanahi ere, ikusiko dugu zein den emaitza", gaineratu du.

Etxebizitzari buruzko dekretuak berriro onartuko ditu Gobernuak

Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko dekretuak berriro onartzea aurresikusten du. Horiek Diputatuen Kongresuan bozketa galtzeak eragin zuten hauteskundeak deitzea.

Oraingoan, ordea, Diputazio Iraunkorrean bozkatuko lirateke, eta organo horretan gehiengoa lortuko luke Exekutiboak. Diputazio Iraunkorrak botere legegilea hartzen du Gorteak desegin ondoren.

Justiziak, momentuz, Madrilgo kanpalekua hustea baztertu du

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJM) baztertu egin du Madrilgo Puerta del Solen dagoen etxebizitzaren aldeko kanpaldia hustea, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren bitartez, Isabel Diaz Ayusoren eskualdeko Gobernuak kartelaz eskatu bezala.

Auzitegiaren arabera, erabakia ezin da "behar bezalako bermeekin hartu Estatuko Administrazio Orokorrari entzun gabe".

Podemosek primarioak egitea proposatu dio Fronte Zabalari

Podemos prest dago azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan Sumarren aliantza berriko alderdiekin koalizioan joateko, baina, horretarako, primarioak nahi ditu. Data ere jarri du: urriaren 14an eta 15ean.

Bestalde, Sumar koalizio berriko lau alderdiek (Sumar Mugimendua, IU, Mas Madrid eta komunak) ez dute hautagaitzarako liderrik, baina urriaren 17an Fronte Zabala izena izango lukeen proiektua aurkezteko asmoa dute.

PSE-EEk momentu erabakigarrian kokatu du bere burua

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, hauteskunde deialdia "momentu garrantzitsua" izango da "non egon nahi dugun" erabakitzeko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

EAJ, prest hauteskundeetarako: "Euskadik bere interesak defendatu behar ditu"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan du jeltzaleak ez daudela "blokeak defendatzeko", Euskadiren interesak baizik, "elkarrizketa, negoziazio eta akordio eredu arrakastatsuaren barruan".

"Madrilek bere borrokak izango ditu, baina Euskadik bere interesak defendatu behar ditu", adierazi du Estebanek, eta gogorarazi du EAJk hilabete dezente zeramatzala esaten legegintzaldiak ezin zuela jarraitu "proposamen zehatzak aurrera ateratzeko gutxieneko komunik gabe".

"Gobernatzea ez delako eustea soilik. Akordioak eta herritarren onerako aurrerapausoak lortzeko instituzio-gailua erabiltzea da gobernatzea", gaineratu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Iragarkia
18:00 - 20:00

Martinezek (Sumar) Fronte Zabalaren hautagaitza azpimarratu du

Lander Martinez Sumarreko diputatuaren arabera, koalizioa "prest" dago, eta ezkerreko batasunaren beharra azpimarratu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

EH Bildu eta Euskal Herria, "prest" hauteskundeetarako

Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkari eta EH Bilduko senatariak esan duenez, koalizioa "prest" dago. Uste duenez, badago aukera "beste behin ere eskuinari ateak ixteko". EH Bildurentzat, "ez zen hain garrantzitsua noiz, baizik eta zertarako deitzen diren hauteskundeak".

Senatariaren ustez, Euskal Herria ere prest dago, "asteburu honetan mobilizazio jendetsuekin erakutsi duen bezala".

Gaur arratsaldean bilduko da EH Bilduko idazkaritza nazionala eta, ondoren, Arnaldo Otegik agerraldia egingo du prentsaren aurrean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Feijoo: "Azkenean, espainiarrek erabakiko dute"

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak denbora luzez eskatu duen erabakia ospatu du.

"Azkenean, espainiarrek erabakiko dute. Ez bakarrak: espainiar guztiek", esan du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ministroak, hauteskundeei begira

Felix Boñalos eta Oscar Puente ministroen mezuak X sare sozialean.

Ezohiko Ministroen Kontseilua, 11:30ean

Gorte Orokorrak desegiteko ezohiko bilerak badu ordua: 11:30ean izango da Ministroen Kontseilua.

Itxasoren arabera, hauteskundeak "aukera paregabea" dira

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak uste du Pedro Sanchez presidenteak planteatutako "plebiszitua aukera paregabea" izango dela Espainiako gizarteak "gauza asko erabakitzeko". Halaber, Sanchezek ez dagoela "defentsiban",  baizik eta "irabaztera" eta "kontzientziak konkistatzera" irten dela, "Espainia herrialde hobea bihurtzeko, eskuin muturrak dena aurretik eramaten ari den nazioarteko testuinguru batean".

Kontseilari sozialistak adierazi du hauteskundeak etxebizitzaren eta ongizate-estatuarekin lotutako beste gai batzuen inguruan egitea "mundua une honetan bizi duen egoeran beharrezkoa baino gehiago den agertoki politikoa" dela.

Alderdiak, tokia hartzen

Asteburu honetan zehar, alderdi politikoek bere iritzia eman dute balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean.

Hautagaitzak aurkezteko epea

Hautagaitza zerrendak Hauteskunde Batzordean aurkeztu beharko dira 15-20 eguneko epean. Alderdiak koalizioan aurkeztuz gero, 10 egun izango dituzte horren berri emateko.

Zeintzuk dira epeak?

Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde deialdiaren berri eman dio erregeari, eta Ministroen Kontseilu ezohikoa deitu du Gorte Orokorrak desegiteko. Orain, martxan jarriko da hauteskundeen egutegia.

Lehenengo urratsa deialdia ofizialki argitaratzea da. Bihar, urriaren 6an, egingo da.

Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak

Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. 

Hauteskundeak

Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak

Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. Sanchezek "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.

Iragarkia
18:00 - 20:00