ETXEBIZITZA DEKRETUAK BERTAN BEHERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean

Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean. 

MADRID, 02/10/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene en el pleno en el que se debate y vota los decretos de vivienda del Gobierno celebrado este viernes en el Congreso. EFE/JJ Guillén

Kongresua, atzo, Sanchez tribunan hizketan ari zenean. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak ez zuen atzo etxebizitza dekretuak onartzeko nahikoa babes bildu, eta, hori dela eta, gogoeta egiteko tartea hartu du Pedro Sanchez presidenteak. Zirt edo zart erabaki beharko du: hauteskundeak deitu edo aurrera jarraitu. Batzuek —PPk, Voxek eta EAJk berak— asteak daramatzate bozak aurreratzeko eskatuz; beste batzuentzat (ezker konfederala), ordea, arinegi irits liteke erabakia, ez baitute hauteskunde aliantzarik osatu. Inbestidurako bazkideen artean, hauteskundeak aurreratzearen aldekoak dira EAJ, Junts eta Coalicion Canaria, eta EH Bildu, ERC eta Podemos hitzordurako "prest" daudela diote. Sumarrek, ordea, ez du hautagairik adostu, eta biharko deitu du presazko bilera. 

Alderdi Sozialistaren baitan, Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak esan du PSOE "prest" legokeela hauteskundeak aurreratuko balira. "Gure gaurko jarrera atzoko bera da. Ez dugu inkestaren eta kalkuluren beharrik", azaldu du. Horren ustez, "haserrea kaleetan adierazten da, baina hautetsontzietan bideratzen. Hori da gure erantzukizuna. Konfiantza eta ilusioa lagun, ezkerreko boto-emaileak mobilizatu behar ditugu". Buruzagi nafarrak iragarri du astelehenean aurkeztuko duela bere hautagaitza foru erkidegoan presidentegai izateko.

Iragarkia
GRAFCAV251. PAMPLONA, 03/10/2026.- La secretaria general del PSN-PSOE, María Chivite, tras manifestar que no tiene "ni idea" de si se van a convocar elecciones generales, ha asegurado que "el Partido Socialista está preparado para cualquier escenario" porque su postura hoy es la misma que mantuvieron ayer y no necesitan encuestas, ni les hace falta ningún cálculo. "Las próximas elecciones, sean cuando sean, serán muy importantes para este partido, porque la ciudadanía elegirá representantes, pero también decidirá qué modelo de comunidad quiere para los próximos años", ha aseverado Chivite quien ha anunciado, entre aplausos, que el lunes formalizará su candidatura para volver a presentarse a las elecciones y volver a ser presidenta de Navarra. Así se ha pronunciado en la apertura del Comité Regional que el PSN celebra este sábado para abrir formalmente sus procesos internos para elegir las candidaturas a las próximas elecciones forales. EFE/ Jesus Diges
18:00 - 20:00

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak espero du boto-emaileek "gogoan" izatea PPk, Voxek eta Juntsek atzo egindako "traizioa". EAEko sozialisten buruaren iritziz, "eskuinaren eta ultraeskuinaren miseria moralak ez du mugarik", eta Ayusoren atikoaren auzia kritikatu du: "Eskuinak hori du gogoko: Madrilgo presidenteak sei milioi baino gehiago balio duen atiko bat erostea denon diruarekin".

Iragarkia
GRAFCAV268. BILBAO, 03/10/2026.-El secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en la clausura el Congreso Provincial de las Juventudes Socialistas de Bizkaia JSE-Egaz, un acto en el que también interviene la diputada foral de Empleo y candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00

Hauteskundeei begira jarri da Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusia ere. Azpimarratu duenez, "afera ez da (Espainiako hauteskundeen) data, afera da zertarako baliatu nahi duen herri honek hauteskunde horiek". Hala, azpimarratu du ezker subiranistak badituela "errezetak garaiko erronkei, arazo sozialei eta autoritarismoari aurre egiteko". "Gure amaren etxea, Euskal Herria, defendatuko dugu", aldarrikatu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gordinago mintzatu da Alberto Nuñez Feijoo PPko burua. Horren aburuz, Pedro Sanchez presidenteak ezin du egoera gehiago luzatu, eta herritarrek hauteskundeak "orain" izateko eskubidea dute. Bere eskaeran ez omen dago "mendeku goserik", eta erantsi du ezin duela "gehiago eutsi". Etxebizitzaren auzia hizpide, sozialisten "porrotaren ikurra" dela azpimarratu du, eta agindu du boterera iristen bada lehen hilabetean onartuko duela etxebizitzaren inguruko bere proposamena.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Kataluniatik, Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiak azpimarratu du Espainiako Gobernua “garaiz” dago bere jarrera zuzendu nahi badu, eta bere alderdia ituna negoziatzeko prest dagoela erantsi du.  “Baina Pedro Sanchezek orain artekoa egin behar badu, hau da, zaurgarrienen kontura elektoralismoa egin, ez da harritzekoa hauteskundeak deitzea, demagogia eta polarizazioa nagusitu dadin”.

Elisenda Alamany ERCren idazkari nagusiak, aldiz, legegintzalditik geratzen dena “akordioak lortzeko aprobetxatzeko” dei egin dio Sanchezi, “show mediatikoak saihestuta”. Esquerraren esanetan, atzo Kongresuan gertatutakoa PSOEren porrota da, “zortzi urtean egin ez duena zortzi egunean egin nahi izateagatik”. Dena dela, uste du Juntsen porrota ere badela, “herritarren, gazteen eta familien errealitatetik erabat deskonektatuta  bizitzeagatik”. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X