HAUTESKUNDE OROKORRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juntsek etxebizitza dekretuei emandako ezetzak hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu du

Eldiario.es atariak aurreratu duenez, azaroaren 29a izan daiteke data posiblea. Beste hedabide batzuen arabera, Sanchezi legegintzaldia agortutzat jotzeko eskatu diote hainbat ministrok.

BOSTON, 25/09/2026.- El presidente del gobierno Pedro Sánchez, durante su intervención en el fórum Harvard Kennedy School, el principal espacio de la universidad de Harvard para el debate político, dentro de su viaje a Estados Unidos.-EFE/ Borja Puig De La Bellacasa / Pool Mocloa ***SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
Pedro Sánchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Juntsek etxebizitzen inguruko bi errege dekretuei uko egin izanak hauteskundeak aurreratzeko agertokia ireki du Espainiako Gobernuan. Eldiario.es hedabideak aurreratu duenez, Pedro Sanchez hauteskunde orokorrak azaroaren 29an deitzea aztertzen ari da, eta bere taldea aukera horretan lanean ari da dagoeneko.

Beste hedabide batzuen arabera, hainbat ministrok legegintzaldia agortutzat emateko eskatu diote Sanchezi. 

Montse Minguez PSOEko bozeramaileak aitortu du "nahiko etsigarria" izan zela bart Juntsek dekretuen aurka bozkatu zuela iragartzea.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Gorte Nagusiak desegiteko eta hauteskundeak azaroaren 29an deitzeko aukera aztertzen ari den galdetu diotenean, PSOEko bozeramaileak esan du Kongresuan bi dekretuak onartzeko unea dela orain.

"Talde parlamentarioak astero galdetzen ari dira zer egingo dugun familia kalteberen alde, zer egingo dugun etxebizitzarekin, zer egingo dugun babes ofizialeko etxebizitzekin, nola konponduko dugun etxebizitzaren gaia. Astero galdera asko izaten dira honi buruz. Gaur da egun erabakigarria", adierazi du.

Pablo Bustinduy Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren ministroak adierazi duenez, ezkerreko indarrak prest daude hauteskundeak aurreratzeko, eta datozen hauteskundeak etxebizitzaren inguruko "erreferenduma" izango direla azpimarratu du.

TVEn egindako elkarrizketa batean esan duenez, hauteskundeak aurreratzeko "zurrumurrua" gaur egun "alde guztietan" dabil, baina Pedro Sanchezi dagokio erabaki hori.

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak adierazi du ez duela baztertzen Sanchezek hauteskunde orokorrak deitzea, mesede egiten badio, baina ohartarazi du jendeak ez dituela hauteskundeak nahi, "konponbideak" baizik.

"Nik ez dut baztertzen, berak erabaki hori har dezake hauteskundeei begira mesede egiten diola uste badu, eta ikuspuntu horretatik onurarik handiena ateratzen diola uste duenean hartuko du", esan du Podemoseko buruak, eta bere alderdia "edozein agertokitarako prest" dagoela erantsi du.

Juntsek etxebizitza dekretuen aurkako jarrera berretsi du

Juntsek iragarri du Kongresuak ostiral honetan eztabaidatuko dituen bi etxebizitza dekretuen aurka bozkatuko duela, Espainiako Gobernuari testuak erretiratzeko eta proposamen berri bat aurkezteko eskatu ostean.

Gobernuak eutsi egin die bi dekretuei, Juntsek eskari hori egin arren. Kataluniako alderdiaren ustez, testu horietan jasotako neurriek alokairuaren eskaintza murriztu eta prezioak igo ditzakete, eta Espainiako Gobernuak, berriz, etxebizitza politiken parte gisa aplikatzea defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X