Santurtziko EAJk Itziar Carrocera alkatearen aurkako mehatxuak salatu ditu Ertzaintzaren aurrean
Sare sozialetan zabaldutako mehatxuetako bat politikaria diana bat gainean duela ageri dela adierazi du alderdi jeltzaleak.
Santurtziko EAJk Ertzaintzaren aurrean salatu ditu azken egunotan Itziar Carrocera alkateari egin dizkioten mehatxuak, irainak eta hertsapenak. Sare sozialen bidez zabaldutako mehatxuetako batek Carroceraren irudia diana batez inguratuta agertzen du.
Ohar baten bidez, Santurtziko EAJk babesa adierazi dio alkateari, eta azken egunotan jasaten ari diren "etengabeko irainak, hertsapenak eta mehatxuak" gaitzetsi ditu.
Alderdi jeltzaleak "babes, maitasun eta elkartasuna" helarazi dizkio Carrocerari, pairatzen ari den "jazarpenagatik", eta uste du "ordezkari publiko bakar batek ere" ez lukeela horrelakorik pairatu behar.
Carrocero, jomugan jarrita
EAJk azaldu duenez, mehatxuetako bat sare sozialen bidez zabaldu zen, eta bertan alkatearen irudia agertzen da, "diana batek inguratuta".
Alderdiak "larritzat" jo du egoera, eta ohartarazi du horrelako jokabideek ez dutela lekurik euskal gizartean, "gizarte demokratikoa baita, eta bizikidetza beharrezkoa da".
Mehatxu horien aurrean, Santurtziko EAJk "bat eginda, lasai eta erabakitasunez" erantzungo duela adierazi du.
Alderdiak Ertzaintzan aurkeztu du salaketa, gertakariak iker daitezen eta dagozkion erantzukizunak zehaztu daitezen.