Madrilgo Erkidegoak auzitara joko du Soleko kanpalekua hustea eskatzeko
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak "ezer ez egitea" aurpegiratu dio Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzari.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, gaur, Madrilgo Biltzarrean. Argazkia: EFE
Madrilgo Erkidegoak kautelazko neurriak eskatuko ditu gaur goizean, Madrilgo administrazioarekiko auzien epaitegian Puerta del Soleko kanpaldia husteko, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak ostegun honetan Madrilgo Biltzarrean egiten ari diren osoko bilkuran iragarri duenaren arabera.
Ayusok Francisco Martin Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariari "ezer ez egitea" aurpegiratu dio, "baimendu behar ez zen legez kanpoko" kanpaldiaren aurrean.
Gutxienez, anbulantziak igarotzeko adina toki uztea eskatu du Ayusok. Halaber, eguneroko bizitza egin ezin ez duten herritar eta merkatari askoren mezuak jaso dituztela nabarmendu du.
Ayusok helegitearen berri eman du, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuari Soleko kanpalekua husteko emandako 48 orduko epea amaitu baino ordu batzuk lehenago.