Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuko taldeak etxebizitzari buruzko dekretuen bozketan zer egingo duten argitzen hasi dira

Diputatuen Kongresuaren osoko bilkurak ostiralean bozkatuko ditu Espainiako Gobernuak onartutako etxebizitzari buruzko bi dekretuak. Zer egingo dute taldeek?

La vicesecretaria de Regeneración Institucional del PP, Cuca Gamarra, durante una sesión plenaria en el Congreso, a 22 de abril de 2026, en Madrid (España). El pleno del Congreso debate sobre la gobernabilidad de España con preguntas por parte de los diferentes grupos parlamentarios a los miembros del Consejo de Ministros.



Jesús Hellín / Europa Press

22/4/2026

Espainiako Gobernuak bi dekretu eramango ditu ostiralean Diputatuen Kongresura. Lehenengoa Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu da dagoeneko. Bigarrena, Sumarren alokairuak automatikoki luzatzeko proposamenarekin, bihar argitaratuko da, ostegunarekin, eta zailago du Kongresuko babesa lortzea.

Copia de Etxebizitzari buruzko dekretuen bozketa - EU

Jakina da PSOEk eta Sumarrek, Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, baiezko botoa emango dietela. Izan ere, haiek hitzartu dute, bi dekretu banatuen formulan.

Zer egingo dute Espainiako Gobernuko kideek etxebizitzaren dekretuen bozketetan?

Euskal alderdiei dagokienez, EH Bilduk jakinarazi du bi dekretuen alde bozkatuko duela, baina, Oskar Matuteren arabera, nahiago lukete neurri guztiak testu bakar batean sartzea. "Aurrerapausoa da, aurrerapen eskasa, bai, baina hurrengo urratsa emateko abiapuntua", adierazi du. Dekretuek, koalizioak eskatutako beste neurri batzuen artean, sasoiko alokairuen erregulazioa edo alokairu kontratuen luzapena jasotzen dituzte.

EAJk, berriz, oraindik ez du esan zer boto emango duen. Lehenengo dekretuak sasoiko alokairuen erregulazioa jasotzen du. Gainera, alokairu-kontratuen ezohiko luzapenaren kasuan, ezin direla zorretan egon zehazten du, EAJren eskaria kontuan hartuta. Hala ere, ez du aipatzen Lurzoruaren Legearen erreforma. Maribel Vaquerok, jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak, adierazi du ez dutela iritzirik emango bi testuen edukiaren berri jakin arte. Dagoeneko, lehenengoaren alde egiteko prest agertu da.

Gainerako kideei dagokienez, ERCk bi dekretuen alde bozkatuko duela baieztatu du, baina iritzi diote ez direla "nahikoak". Oriol Junqueras liderraren arabera, Gobernuaren neurriak "askoz haratago" joan beharko lirateke, baina errepublikanoen babesa, izan, izango dute. Ondoren, Gabriel Rufian bozeramaileak zehaztu du taldeak "azken komari ere" begiratuko diola botoa erabaki aurretik.

Juntsek ere ez du argitu zein jarrera izango duen. Miriam Nogueras Kongresuko bozeramailearen arabera, ez dute erabakia hartuko testuak aztertu arte. Lehenengo dekretuak Juntsek planteatutako neurri batzuk jasotzen ditu. Nolanahi ere, dekretuan Hiri Errentamenduen Legearen erreforma sartzea kritikatu du, arau hori dagoeneko lege-proiektu gisa izapidetzen ari delako.

Podemosek ez du ofizialki esan zer bozkatu behar duen, baina bi dekreturen tramitazioaren aurka agertu da, mobilizazioei eusteko "tranpa" bat delakoan. Hori dela eta, horiek erretiratzeko eta "egiturazko neurriak" dituen dekretu bat egiteko eskatu dio Gobernuari.

BNGk bi dekretutan bideratzea kritikatu du, baina biak babestuko dituela baieztatu du.

Compromisen ustez, etsigarria da bi dekretu egotea, eta "letra txikia" irakurriko duela adierazi du. Besteak beste, jabeei hobari fiskalak ematea kritikatu du. Ez du ezagutarazi zer bozkatuko duen.

Coalicion Canariak ere ez du ezer esan. Nahi bezala, etxegabetzeen aurkako neurriak jasotzen ditu, baina eskatu du ez ditzatela "jabe txikiak" zigortu.

Zer diote oposizioko alderdiek etxebizitza dekretuez?

Nomalean aurretik botoa zehazten ez badu ere, oraingoan PPk dekretuen aurka bozkatuko duela baieztatu du. Alberto Nuñez Feijooren esanetan, dekretuen bidez pertsona zaurgarriek ezingo dute etxebizitzarik alokatu, inork ez duelako errentan eman nahi izango.

Voxek ere aurka bozkatuko du, dekretuek "eskaintza gutxiago" eta "eskaera gehiago" sortuko dituztelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X