Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oyarzabalek Arabako PPren presidentetza utziko du, karguan hamar urte eman ostean

"Belaunaldi berriei bide emateko ordua iritsi da", esan du Oyarzabalek. "Araba Diputatuen Kongresuan defendatzeko ilusioa dut orain", erantsi du.

pp

Arabako PPren presidente Iñaki Oyarzabalek uste du Iñaki Garcia Calvo, Gasteizko Udalaren bozeramaile eta alkatetzarako hautagai izendatua, "aukerarik onena" dela alderdiaren agintea hartzeko.

Bestalde, iragarri du azaroaren 14an Arabako PPk egingo duen kongresuan presidentetza utzi egingo duela, karguan hamar urte eman ondoren, "belaunaldi berriari bide emateko garaia iritsi delako". 

Ordutik aurrera, Diputatuen Kongresuan "Araba defendatzen" arituko dela esan du Oyarzabalek, ilusioz esan ere.

Prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, alderdiari jakinarazi ostean Arabako PPren buruzagitza utziko duela. Nolanahi ere, legegintzaldia Batzar Nagusietan amaitzeko konpromisoa hartu du, eta "Gasteizek eta Arabak behar duten aldaketa zuzentzeko" prest agertu da.

Azaroaren 14an aukeratutako zuzendaritzak erabakiko du nor izango den ahaldun nagusirako PPren hautagaia, aurreko hauteskundeetan Oyarzabal bera izan baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X