Hauek dira etxebizitzari buruzko dekretuetan jasotako neurriak
Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko bi errege-dekretu onartu ditu Ministroen Kontseiluan; besteak beste, adostu dute etxegabetzeak eragozteko babesa 2030era arte luzatzea, aldi baterako eta logelakako alokairua arautzea, 2028ra arte funts putreei etxeak erostea debekatzea eta 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitzen diren kontratuak bi urtez luzatzea
Zein dira adostutako neurriak?
- Etxegabetzeen aurkako babesa luzatzea: etxegabetzeak eragozteko babesa 2030. urtera arte luzatu dute.
-Aldi baterako alokairuak eta logelakakoak: Gobernuko bi kideen arteko eztabaida puntu nagusia izan da gaur arte, eta araututa egongo dira aurrerantzean.
- 2028ra arte funts putreei etxeak erostea debekatzea: Funts putreek ezingo dituzte 2028ra arte merkatuko prezioez azpitik dauden etxebizitzak erosi.
- Kontratuak bi urtez luzatzea: 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitzen diren kontratuen kasuan, bi urtez luzatuko dituzte. Bestalde, bigarren dekretuak alokairuen berrikuspen automatikoa jasotzen du, Sumarrek eta Maizterren Sindikatuak eskatzen zuten bezala.
-% 0ko igoerak etxebizitzen prezioen indizea gainditzen duten kontratuen kasuan.