TELEBISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Catherine Zeta-Jones gaur itzuliko da Bilbora, bertan grabatutako 'Kill Jackie' telesaila aurkeztera

Aktore britainiarrak prentsaurrekoa emango du 11:00etan, Euskal Museoan, eta telesailaren aurkezpena 18:00etan izango da, Euskaldunan. Alfonbra gorrian desfilatuko du, beste aktore batzuekin batera.

Catherin Zeta-Jones. Argazkia: EFE

Catherine Zeta-Jones aktore britainiarra Bilbora itzuliko da gaur 'Kill Jackie' telesaila aurkeztera.

Urriaren 2an HBO Maxen estreinatuko den thriller berria Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dute, 18:00etan irekiko duten alfonbra gorriaren ostean.

Aurretik, 11:00etan, aktoreak prentsaurrekoa eskainiko du Dani Alvarez kazetariak gidatuta, Euskal Museoan, eta elkarrizketa eskainiko dio EITBko kazetari horrexeri.

Euskaldunako aurkezpenean, telesailean agertzen diren Oscar Jaenada, Sidse Babett Knudsen, Hattie Hook, Darci Shaw, Christine Adams eta Julian Rhind Tutt aktoreek ere parte hartuko dute.

Telesaila EITBn ikusi ahal izango da 2027an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X