Telebista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du

Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai. 

"Kill Jackie" telesailaren lehen trailer ofiziala estreinatu dute. Catherine Zeta-Jones protagonista duen telesailak zortzi atal ditu, eta Nick Harkaway idazlearen eleberri batean oinarrituta dago.

Grabaketa joan den udaberrian hasi zen, Lisboa, Londres eta Swansean, baina baita Euskal Herrian ere, hala nola Bilbon, Getxon eta Bardean. Gainera, EITBren plato berri batean ere filmatu zuten.

EITBk 2027an emitituko du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X