ENERGIA KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregaien prezioa ia bi eurora iritsi da litroko, laguntzak amaitzear diren honetan

Gasolinaren batez besteko prezioa litroko 1,945 eurokoa da, eta dieselarena, litroko 1,931 eurokoa. Asteartean Espainiako Gobernuak energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko neurri sorta berri bat onartzea espero da.

gasolina erregaia pixabay
Gasolindegia. Argazkia: EFE

Erregaien prezioak etengabe egin du gora azken hilabeteetan, Ekialde Hurbileko egoeraren ondorioz bereziki. Hori dela eta, gasolina eta diesel litroaren prezioa bi euro inguru garestitu da, Espainiako Gobernuaren laguntzak amaitzear direla. Une honetan, litroko 20 zentimoko laguntza du gasolioak, eta 5 zentimokoa, gasolinak.

Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako datuen arabera, Hego Euskal Herrian erregaiaren batez besteko prezioa litroko 1,945 eurokoa da gasolinaren (95) kasuan, eta litroko 1,931 eurokoa, gasolioaren (A) kasuan.

Nafarroan daude gasolindegi merkeenak, eta litroko 1,923 eta 1,93 euroan daude gasolina eta gasolioa, batez beste. Garestienak Gipuzkoan daude: 1,974 euroan, bi kasuetan.

Araban, gasolinaren batez besteko prezioa 1,948 eurokoa da eta 1,94 eurokoa, gasolioarena. Bizkaian 1,956 eta 1,934 eurokoa da prezioa batez beste, hurrenez hurren.

Espainiako Gobernuak 20, 15, 10 eta 5 zentimoko laguntza-sorta bat sartu zuen bi erregaietarako ekainean, uztailerako, abuzturako eta irailerako, beheranzko hurrenkeran.

Baina klausula bat zegoen: beherapena handitu egingo zen erregaiaren prezioaren urtearteko tasa % 15 baino gehiago igotzen bazen. Horixe gertatu zen uztailean gasolioaren kasuan, eta, ondorioz, erregai horren gaineko laguntza litroko 20 zentimoraino igo zen irailean, eta gasolinarena jaitsi zen, 5 zentimoraino.

Espainiako Gobernuaren asmoa zen laguntza irailaren 30ean amaitzea, baina Ekialde Hurbileko egoerak eragindako krisiak neurriak hartzera behartu du, eta asteartean egingo den Ministroen Kontseiluan onartuko du laguntza sorta berria.

Ez da jakinarazi nolakoak izango diren laguntza berriak, eta erabiltzaile guztientzat izango diren edo sektore kaltetuenei laguntzeko espezifikoak izango diren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X