HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Guibelalde Adegiren presidente ohia hil da, 82 urterekin

Legazpiko enpresaburuak 2012 eta 2018 urteen artean zuzendu zuen Gipuzkoako patronala. Enpresa munduan, Olaberriko HINE konpainia sortu zuen, eta kirol munduan ere aritu zen, besteak beste, Realaren presidente izateko hautagaitza aurkeztu baitzuen 2001ean.
(Foto de ARCHIVO)

Pedro Sánchez Solagaistua y Pello Guibelalde





12/3/2018

Guibelalde, Europa Pressen artxiboko argazki batean. 

Pello Guibelalde (Legazpi, 1944) enpresaburu eta Adegiren presidente ohia hil da bart 82 urte zituela. Guibelalde 2012tik 2018ra izan zen Gipuzkoako patronalaren buru, Eduardo Zubiaurreri lekukoa hartuta.

Enpresa munduan ibilbide oparoa osatu zuen gipuzkoarrak. 1974an Olaberriko HINE konpainia sortu zuen, sistema hidraulikoetan eta energia berriztagarrietan liderra dena. Bere gidaritzapean, tailer txiki bat izatetik, Europa, Asia eta Amerikan lantegiak dituen nazioarteko talde indartsua izatera igaro zen.

Enpresa munduan ez ezik, eremu instituzionalean ere aztarna sakona utzitakoa da Guibelalde. Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteko presidente izan zen sei urtez, Eduardo Junkerari lekua utzi zion arte.

Kirol arloan ere ibilitakoa da legazpiarra. Izan ere, Beasaingo futbol taldeko presidentea izan zen 14 urtez, eta 2001ean Realaren Presidentetzarako hautagaitza baten buru izan zen; Jose Luis Astiazaranek irabazi zituen bozak. 



Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X