Ehunka pertsona kanpaldia egiten ari dira Solen etxebizitzaren alde: "Edo errentak erortzen dira, edo Gobernua erortzen da"
Maricarmenen etxegabetzearen aurka protesta egiteko larunbatean Madrilen egindako manifestazioaren ostean hasi da kanpaldia.
Ehunka pertsona kanpaldia egiten ari dira Madrilgo Puerta del Solen. Argazkia: Europa Press
Ehunka pertsona Madrilgo Puerta del Solen kanpaldia egiten ari dira eta gaua bertan igaro dute etxebizitzaren krisiaren aurka protesta egiteko. "Edo errentak erotzen dira edo Gobernua erortzen ari da" oihukatu dute bertan.
Maricarmenen etxegabetzearen aurka larunbatean Madrilen egindako manifestazioaren ostean hasi da kanpaldia. 70 urteko Maricarmenek alokairuko etxea utzi behar izan du aste honetan, eta egoera salatzeko eta etxebizitzaren krisia geldiarazteko neurri eraginkorrak eskatzeko egin dute protesta.
Maizterren sindikatuak deituta, ehun bat kanpin-denda jarri dituzte eta lasaitasun giroan igaro dute gaua.
Madrilgo Maizterren Sindikatuak X sare sozialean egin du kanpaldian parte hartzeko deia.
Janaria eta edaria ere bildu dituzte gaua pasatzeko, eta karpa bat jarri du Espainiako etxebizitzaren egoerari eta alokairuei buruzko informazio-puntu gisa.
Maizterren Sindikatuko ordezkari batek azaldu duenez, gaua igaro ostean gaur erabakiko dute nola antolatu datozen orduetan.