DIRULAGUNTZAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

0-4 urteko haurra duten familientzako 20.500 laguntza eskaera baino gehiago jaso ditu Jaurlaritzak

Neurria uztailean sartu zen indarrean, eta hilean 200 euroko prestazioa aitortu zien 4 urtera arteko umea duten familiei. 

GRAFCAV8215. PAMPLONA, 01/01/2026.- Una niña que se llamará Salomé, en honor a su abuela en Guinea Ecuatorial, ha sido la primera persona que ha nacido en 2026 en los hospitales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea (SNS-O). El nacimiento se ha producido a las 02:23 horas en el Área Materno Infantil del Hospital Universitario de Navarra, en Pamplona. Tanto la niña como la madre se encuentran en buen estado tras el parto, señalan desde el Gobierno foral, para explicar que Salomé es hija de Jesús Bindang e Isabel Nchama Ncogo. EFE/ Villar López

Haur jaioberri bat. Artxiboko argazkia: EFE

Hiru hilabete eskasean, 20.548 eskaera jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak zabaltzen dituen dekretuari lotuta. Neurria uztailaren 1ean sartu zen indarrean, eta beste urte batez (4 urtera arte) luzatu zuen hileko 200 euroko prestazioa jasotzeko aukera. Halaber, 4-7 urteko haurrak dituzten familia ugarientzako, guraso bakarreko familientzako eta desgaitasunen bat duen seme-alabaren bat duten familientzako laguntzak jaso zituzten dekretu hartan. 

Nerea Melgosa buru duen sailak ohar bidez zehaztu duenez, jasotako eskaera guztietatik 15.568 baliozkotu dituzte, eta 4.980 kudeaketa aplikazioan sartu behar dituzte. Onartutako eskaera gehienak, 10.226, prestazioaren luzapenari dagozkio.

Dagoeneko baliozkotutako eskaeretatik, 10.226 lau urtera arteko luzatzeari dagozkio. Horien artean, 5.612 eskabide daude, 2022an jaiotako seme-alabei dagozkienak, urte horretan 4 urte bete dituztenak edo beteko dituztenak, eta 4.352 eskabide 2023an jaiotako haurrei dagozkienak, horiek ere zabaltzearen onuradun baitira.

Gainerako laguntzei dagokienez, familia ugarien 591 eskaera jaso dira, guraso bakarreko familien 414, eta desgaitasunen bat duen seme-alabaren bat duten familien 83.

"Eskaeren kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta laguntzen hedapenari familiek egindako harrera oso ona izaten ari da. Horrek agerian uzten du gobernu honek laguntza eta konpromisoa duela familiekin. Haiek dira herri honen funtsezko ardatz eta gure etorkizunaren oinarri" nabarmendu du Nerea Melgosa sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X