GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Go! azen" telesailak 2026ko Abadia Saria jasoko du

Pausokak EiTBrentzat ekoitzitako telesailak gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik egindako lana aitortu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

"Go!azen"

"Go!azen 12" telesaileko lantaldea. Artxiboko argazkia: EITB

Pausokak EiTBrentzat ekoitzitako "Go!azen" telesailak jasoko du aurtengo Abadia Saria, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik ikus-entzunezkoen bitartez, "modu erakargarri, natural eta iraunkorrean", Gipuzkoako Foru Aldundiak ostiral honetan jakinarazi duenez. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abadia Sariaren 26. edizioa izango da aurtengoa. Epe horretan euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako hainbat pertsona edo elkarteren jarduna aitortu du Abadia Sariak.

Gauzak horrela, saritua izendatzeko garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak balioa eman nahi izan dio euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko, nahiz balio hezitzaileekiko "atxikimenduan eta transmisioan" egindako ekarpen "nabarmena". 

Hala jakinarazi du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Donostiako Zinemaldian telesailak 13. edizioa aurkeztuko duen egun berean. "Euskara aisialdiarekin, musikarekin eta harreman pertsonalekin lotuz", nabarmendu duenez, "Go!azen"ek hizkuntzaren erabilera, prestigioa eta harekiko atxikimendua zabaldu du gazteen artean. 

Erreferente berrien sorrera bultzatzetik harago, diputatu nagusiak goraipatu du, gazteen "errealitatera" egokituz, "Go!azen"ek asmatu duela euskal kulturaren sustapenean eta balio hezitzaileen bultzadan eragiten. 

Azkenik, Mendozak azpimarra jarri du telesail honek euskarazko fikzioaren garapenari egindako ekarpena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X