Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurtengo uztailean iaz baino % 16 hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin

Guztira, 1.856 hipoteka sinatu ziren uztailean (guztiak, etxebizitzak erosteko). Batez beste, 190.890 euroko maileguak ziren. Lurraldeka banatuta, 911 hipoteka sinatu ziren Bizkaian; 625, Gipuzkoan, eta 320, Araban.

ETXEBIZITZA

Aurtengo uztailean iazkoan baino % 16 hipoteka gutxiago sinatu ziren Euskadin. Guztira, 1.856 hipoteka onartu ziren.

Ekainean, aldiz, handitu egin zen hipoteka kopurua; % 9,7, hain zuzen ere.  

Estatistikako Espainiako Institutuak (INE) gaur, astelehenarekin, zabaldutako datuen arabera, Euskadi uztailean etxebizitzen gaineko hipoteketan beherakada handiena izan duen Estatuko bosgarren erkidegoa izan da. Espainiako Estatuan, orokorrean, % 3,5 txikitu da hipoteka kopurua.

Esan bezala, 1.856 hipoteka sinatu ziren uztailean (guztiak etxebizitzak erosteko). Batez beste, 190.890 euroko maileguak ziren. 

Lurraldeka banatuta, 911 hipoteka sinatu ziren Bizkaian; 625, Gipuzkoan, eta 320, Araban.

Bestalde, etxebizitzen gaineko 1.390 hipoteka ezeztatu ziren: 701, Bizkaian; 386, Gipuzkoan, eta 303, Araban.

Gainera, hilabete horretan beste hiri finka batzuen gaineko (garajeak, bulegoak eta trastelekuak) 477 hipoteka sinatu ziren, eta 12, orubeak erosteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X