Bartzelonako Auzitegiak amnistia ezarri dio Marta Rovirari (ERC)
Auzitegi Gorenak ez zuen Rovira epaitu, Genevan (Suitza) zegoelako, eta sedizio delitua indargabetuta, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko II. salako magistratuak desobedientziagatik prozesatzea eskatu zuen.
Bartzelonako Probintzia Auzitegiak Marta Rovira Esquerra Republicana de Catalunyako (ERC) idazkari nagusi ohiari amnistia ezartzea erabaki du; desobedientzia delitua egotzita auzipetu zuten proces auzian.
SER Catalunyak aurreratutako idatzi batean (EFEk jaso du), auzitegiak adierazi du Roviraren kasua amnistiaren "aplikazio-esparru objektiboaren barruan" dagoela, eta ez dagoela legean aurreikusitako "bazterketa-kasurik".
Auzitegi Gorenak ez zuen Rovira epaitu, Genevan (Suitza) zegoelako, eta sedizio delitua indargabetuta, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko II. salako magistratuak desobedientziagatik prozesatzea eskatu zuen.
Forupekoa ez zenez, Auzitegi Gorenak Bartzelonako Auzitegiaren esku utzi zuen epaiketara bidaltzeko edo amnistia aplikatzeko erabakia.