Katalunia
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko
Esquadra Mossoek eta Udaltzaingoak 2.264 lagun identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocus mugimenduak egindako deialdien harira, istiluak saiheste aldera. Polizia-dispositibo handi batek hiriaren erdialdea hartu du, eta garraio publikoan kontrolak indartu dituzte.
Pradales, Illa, Moreno eta Clavijo Bilbon batu dira adimen artifizialak ekarriko dituen aukerez eta arriskuez hitz egiteko
Japoniako NTT Data aholkularitza enpresak Future Goverment Center sortu du, eta zentro horrek foro batean bildu ditu lehendakaria eta Kataluniako, Andaluziako eta Kanarietako presidenteak. Kanpainaurre betean, adimen artifizialaz eta gobernantzaz aritu dira laurak.
128 pertsona atxilotu dituzte eta 15 polizia zauritu dira Bartzelonako istiluetan
Protesta honen deialdia, Europako beste hiri batzuetan bezala, TikTok sare sozialean zabaldu da. Mossoek 63 administrazio-akta izapidetu dituzte, eta atxilotuen % 56 (72 gazte) adingabeak dira.
Ehun bat atxilotu Bartzelonako istiluetan, % 25 adingabeak
600 gazte inguru bildu dira Bartzelonako erdigunean, sare sozialen bidez deituta, eta istilu larriak eragin dituzte: arpilatzea egin dituzte 14 saltokitan, barrikadak jarri dituzte kaleetan, hiri-altzariak erre dituzte eta Esquadra Mossoekin liskarrak izan dituzte. Agenteek ehun bat pertsona atxilotu dituzte, laurden bat adingabeak.
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Kaleetan pilatutako ibilgailuak handik kentzen ibili dira azken orduetan. Lokatzez beteta daude leku asko, baita etxebizitzak ere. Garbiketa lanak amaitzeaz gain, kalteak zenbaterainokoak izan diren jakitea falta zaie oraindik ere.
Illak adierazi du amnistiak aro berri bat ireki duela Katalunian: "Guztion garaipena da"
Generalitateko presidenteak PSCk legea onartzeko egindako ekarpena nabarmendu du, eta auzi politikoak politikaren esparruan konpondu behar direla defendatu du. Junts eta ERC alderdiek, bere aldetik, hasieran amnistiaren aurkako jarrera zuela gogorarazi diote.
Lluis Puig Kataluniara itzuli da, eta ostegunean hartuko du berriro eserlekua Parlamentuan
Junts alderdiko Kultura kontseilari ohiak bederatzi urte eman ditu Kataluniatik kanpo, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ostean. Ostegunean, Parlamentuko osoko bilkuran parte hartuko du, eta Josep Rull ganberako presidenteak harrera egingo dio.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die Junqueras, Bassa, Turull eta Romevari
Auzitegi Konstituzionalak agindutakoa bete eta Kataluniako prozesuari lotutako lau buruzagi horiei erabateko amnistia aplikatu die Auzitegi Gorenak, baina "handikeriaz" jardutea leporatu dio Konstituzio Auzitegiari.
Alerta gorrian jarraitzen dute Valentzian eta Alacanten, Adam ekaitza Kataluniara bidean da eta
Espainiako Armada lanean hasi da Olivan (Valentzia). 2.000 pertsona baino gehiago etxetik atera dituzte inguruan.
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten
Militarrak Eivissa eta Mallorcara joan dira intzidentzietan laguntzeko. Alarma gorria dago Valentzian eta Alacanten astelehenean. ES-Alert mezuak ere bidali dira Almeriako 50 herritara. Astelehen arratsaldean, ekaitzak Kataluniarantz joko du berriz.
Puigdemont eta Kataluniako prozesu subiranistaren gastuengatik auzipetutako 34 lagunak absolbitu dituzte
Auzipetutako 35 lagunen artean, Generalitateko presidente ohi Artur Mas, presidenteorde ohi Oriol Junqueras eta hainbat kontseilari ohi zeuden.
PSOEren ezkerretara zerrenda bateratua lortzeko lasterketa: nola daude negoziazioak?
Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira, indar aurrerakoiak zerrenda bakarra eratzeko formula bilatu nahian dabiltza, erlojuaren kontra.
Rufianek iritzi dio ERCk eta Comunsek "hitz egin" eta "elkar entzun" behar dutela, ERC-Podemos akordioaren ondotik
Komunikazio idazkariorde eta ERCren bozeramaile Isaac Albert prentsaurrekoa egiten ari zela argitaratu du mezua Rufianek. Albertek, bere aldetik, baztertu egin du ERC Kataluniako Fronte Zabalean sartzea.
Podemosek ERCren hautagaitzei "ekarpena" egingo die Katalunian
Podemosek ituna iragarri du Esquerra Republicana de Catalunyarekin azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan parte hartzeko. Comuns alderdiak "ezkerra banatzea" leporatu dio Rufiani.
Puigdemont: "Amnistia ez da Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazkaren konponbidea"
Kataluniako presidente ohi eta Junts alderdiko buruak ez du zehaztu noiz itzuliko den, eta erbestean erabilitako estrategia nabarmendu du. "Politika egiteko erabaki genuen erbestera joatea", esan du eta "herriaren zerbitzura lan egiteko" itzuliko direla zehaztu du.
Puigdemont itzul daiteke: Auzitegi Gorenak atxilotze agindua bertan behera utzi du
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako buruzagi independentistei amnistia aplikatzeko agindua eman dio Gorenari. Minutu batzuk geroago, Gorenak atxilotze-agindua bertan behera utzi du. Hortaz, Puigdemontek Kataluniara bueltatzeko aukera dauka. 18:00etan agerraldia egingo du Waterloon.
Bi pertsona hil dira eta bat desagertuta dago Katalunian, denboralearen ondorioz
Gizon bat Torderako camping batean hil da, eta beste bat, Montornes del Valles herriko garaje batean. Gainera, suhiltzaileak desagertuta dagoen pertsona baten bila ari dira Pineda de Marren. Kataluniako presidenteak "oso kontuz" ibiltzeko deia egin du, egoera "zaila" baita oraindik.
Mugikortasun murrizketei eutsi diete Katalunian, azken hamarkadetako eurite bortitzenen ostean
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
Bartzelonako Auzitegiak amnistia ezarri dio Marta Rovirari (ERC)
Auzitegi Gorenak ez zuen Rovira epaitu, Genevan (Suitza) zegoelako, eta sedizio delitua indargabetuta, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko II. salako magistratuak desobedientziagatik prozesatzea eskatu zuen.