AMNISTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Konstituzionalak atea ireki dio Puigdemonten itzulerari, amnistiatu egin baitu diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua

Gaur egindako osoko bilkuran Conde Pumpidoren txostena eztabaidatu da, eta Auzitegi Gorenaren interpretazioari kritika egin zaio.

20180803153228_tribunal-constitucional_
Argazkia: EFE

Kataluniako buruzagi independentistei dirua bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzea babestu du astearte honetan Auzitegi Konstituzionalak. Horrek atea ireki dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren berehalako itzulerari, behin bermeen gorteak ebazpena argitaratu eta Auzitegi Gorenak epaia aplikatzen duenean.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, epaile aurrerakoien zazpi botoekin atera da ebazpena, kontserbadoreen aurkako bost botoen kontra. Gauzak horrela, Dolors Bassa kontseilari ohiaren helegitea babestu dute, Candido Conde-Pumpido presidentearen txostenetik abiatuta. Jose Maria Macias epaile kontserbadoreak bertan behera utzi du Jordi Turull kontseilari ohiaren helegitearen inguruko bere proposamena.

Horrela, Conde Pumpidoren ebazpenak doktrina ezarriko du 'proces'-agatik ihesean dauden kondenatuen eta auzipetuen egoeran, tartean Puigdemont presidente oiharenean. 

Epaiak diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatutzat jotzeko ebazpen berri bat emateko agindu dio Auzitegi Gorenari, "lehentasunez eta presaz".

Dena den, iturri judizialen arabera, auzitegiko presidentearen ponentzia zertxobait aldatu da, zehazki, Gorenaren irizpidearekin gogortzat jotzen ziren adierazpen batzuk leundu dira. Hala ere bost kontserbadoreek boto partikularra emango dutela iragarri dute dagoeneko, espero zen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X