DENBORALEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Torderan, euri jasen ondorioz

Salvador Illa Generalitateko presidenteak baieztatu du Katalunian izandako euri jasen ondorioz pertsona bat hil dela, eta zuhurtziaz jokatzeko eta agintarien aginduak betetzeko eskatu die herritarrei.

BARCELONA, 03/10/2026.- Hoy sábado que Cataluña afrontará entre la tarde de este sábado y el mediodía del domingo un huracán mediterráneo, con acumulación de lluvia de más de doscientos litros por metro cuadrado en seis horas y fuertes vientos, con tornados y mangas marinas, han informado en rueda de prensa Protección Civil y el Servicio Meteorológico de Cataluña (Meteocat). EFE/Alejandro García
Euria Katalunian. Argazkia: EFE

Salvador Illa Generalitateko presidenteak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da Torderan, Bartzelonako probintzian.

Illak X sare sozialeko bere kontuan argitaratutako mezu batean eman du albistearen berri, eta doluminak eman dizkie biktimaren senideei.

Kataluniako presidentearen esanetan, egoera zaila dute oraindik, batez ere Katalunia iparraldean, eta "zuhurtzia handiena" izateko eskatu die herritarrei.

Halaber, egoerak onera egiten ez duen bitartean, agintarien jarraibideak kontuan izateko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X