AMNISTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont: "Amnistia ez da Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazkaren konponbidea"

Kataluniako presidente ohi eta Junts alderdiko buruak ez du zehaztu noiz itzuliko den, eta erbestean erabilitako estrategia nabarmendu du. "Politika egiteko erabaki genuen erbestera joatea", esan du eta "herriaren zerbitzura lan egiteko" itzuliko direla zehaztu du.

WATERLOO (Belgium), 06/10/2026.- Former Catalan regional president Carles Puigdemont delivers an institutional statement at the Casa de la Republica in Waterloo, Belgium, 06 October 2026. Spains Supreme Court lifted the arrest warrant against Puigdemont earlier in the day after the Constitutional Court ruled that the amnesty law applies to embezzlement linked to the Catalan independence process, paving the way for his return to Spain after nearly nine years in Belgium. (Bélgica, España) EFE/EPA/OLIVIER HOSLET

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak astearte honetan adierazi du Auzitegi Konstituzionalak amnistia babesteko hartutako erabakia “Espainiako botere publikoen estrategiaren porrota" dela, "amnistia legearen aplikazioa eragotzi eta atzeratu baitute”. Hala ere, haren ustez, "amnistia ez da Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazkaren konponbidea".

Auzitegi Gorenak haren aurkako kautelazko neurriak bertan behera uztea erabaki ostean egin ditu adierazpen horiek Puigdemontek, Auzitegi Konstituzionalak dirua bidegabe erabiltzearen delituari dagokionez Kataluniako independentistei amnistia ezartzea baieztatu ondoren. 

Espainiaren eta Kataluniaren arteko harremanari dagokionez, "gaur ez da ezer konpondu", esan du Juntsen buruzagiak. Gatazka "politikaren alorrekoa" dela azpimarratu du, eta adierazi du "politikariei" dagokiela konpontzea, "ez epaileei". Era berean, amnistia "konponbiderako formularen parte" dela uste duen arren, argi eta garbi adierazi du ez dela "irtenbidea".

Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari dagokionez, "amnistiaren legearen aplikazioa arrazoi politiko hutsengatik eragotzi eta atzeratu duten Espainiako botere publikoen estrategiaren porrota" dela esan du. Haren ustez, erabaki honekin, procésaren buru izan ziren buruzagi independentistek pairatu duten "errepresio politikoa" amaitu egingo da.

Puigdemontek ez du itzuleraren dataren inguruko xehetasunik eman. Hala ere, erbestean ibili duten estrategia nabarmendu du: "Politika egiteko erabaki genuen erbestera joatea", esan du, eta gehitu du ez direla gelditu "itzulerak zentzu politikoa ere baduela ziurra izan arte". Joan ziren "moduan" itzuliko direla gaineratu du, "ez gure alderdiaren zerbitzura, herrialdearen zerbitzura baizik".

Haren hitzetan, erbestea Kataluniako erakundeen defentsarako estrategia gisa erabili dute, baita euren oinarrizko eskubideen defentsarako eta "autodeterminazio eskubidearen eta aldebakarreko ekintzen izaera utziezinaren" defentsarako ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X