KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

128 pertsona atxilotu dituzte eta 15 polizia zauritu dira Bartzelonako istiluetan

Protesta honen deialdia, Europako beste hiri batzuetan bezala, TikTok sare sozialean zabaldu da. Mossoek 63 administrazio-akta izapidetu dituzte, eta atxilotuen % 56 (72 gazte) adingabeak dira.

Iragarkia
Barcelona, 24/10/2026.- Decenas de estudiantes se han concentrado este sábado en la plaza Catalunya de Barcelona en una protesta convocada por redes sociales que ha derivado en incidentes y enfrentamientos con los Mossos d'Esquadra. EFE / Alberto Estevez.
18:00 - 20:00

Guztira 128 gazte atxilotu dituzte, 72 adingabe tartean, eta 15 polizia zauritu dira, 4 larri, Bartzelonako istiluetan, Esquadra Mossoen azken balantzearen arabera.

Aurretik jakinarazi ez duten protesta batek ehunka gazte bildu ditu larunbat iluntzean Bartzelonako Katalunia plazan, gehienak beltzez jantzita, bereziki TikTok sare sozialean zabaldutako deialdiri erantzunez. Europako hirietan, batez ere Frantziakoetan, izandako beste protesta batzuen antzekoa izan da,  protestara batu direnetako batzuek indarkeriazko gertakariak eragin baitituzte.

Mossoek igande honetan jakitera eman dutenez, 128 pertsona atxilotu dituzte, 122 gizonezko eta 6 emakumezko. Atxilotuen % 56 (72) adingabeak dira, eta, horietatik bik aurrekariak zituzten bide publikoan eragindako desordenengatik.

Mossoek, gainera, 63 administrazio-akta izapidetu dituzte, arma zuriak, espraiak, buru-berokiak, piroteknia edota harriak konfiskatu baitizkiete. Protestariek 23 denda bandalizatu eta 33 sute eragin dituzte, eta suhiltzaileek itzali behar izan dituzte.

Silvia Cata Mossoen komisarioburuak jakinarazi duenez, manifestariak "erabat desantolatuta" ibili dira, Katalunia plazan jarri dute hitzordua TikTok bidez, eta, bertan bildu ostean, 4-6 gazteko taldeetan banatu dira, "aldarrikapen zehatzik gabe".

Deialdi horren ezagutzari esker, mossoak plazan zabaldu dira, eta gazteak identifikatzen hasi dira istiluak hasi aurretik, "Frantziako istiluei begira baitaude". "Ez dago ezer indarkeria horren atzean, doako indarkeria da", zehaztu du.

Istiluen aurkako agenteez gain, Kataluniako Poliziak suteak itzaltzeko hainbat baliabide aktibatu behar izan ditu, eta Polizia babesteko dispositibo bat jarri behar izan du martxan, gune bakoitzean esku-hartze segurua bermatzeko. 

Mossoak atxilotu guztiak identifikatzeko lanetan ari dira igande honetan, bakoitza dagokion epaitegira edo Adingabeen Fiskaltzara bidaltzeko, adinaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X