Ekainak 17, 18 eta 19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena

Gasteizko rock jaialdiak 25. edizioaren kartel osoa aurkeztu du eguerdian Arabako hiriburuan. Ekainaren 17, 18 eta 19an izango da, Mendizabalan, eta sarrerak salgai daude. 

Patti Smithek larunbatean joko du, 21:35ean
Patti Smith ARFra itzuliko da

Azkena Rock Festival Gasteizko rock jaialdiak 25. edizioko kartel osoa aurkeztu du gaur, prentsaurreko batean. Jaialdia ekainaren 17, 18 eta 19an egingo dute, Mendizabalan, eta han izango dira, besteak beste, Patti Smith, Bad Religion eta Slash Guns N’ Roses taldeko gitarrista, Myles Kennedy abeslaria eta The Conspirators taldea lagun. Euskal Herriko rock jaialdi nagusian izango dira, halaber, Marilyn Manson eta Wilco.

Kartelean ageri dira, halaber, The Waterboys, 2006ko ARFn jo eta gero jaialdira bueltan, 16 Horsepower, Dave Alvin & The Guilty Ones Old 97’s, Billy Bragg eta American Aquarium.

John Garcia Kyuss taleko abeslariak ere hartuko du parte ARFren urtebetetze festan, eta, horrekin batera, Beth Hartek, Rival Sonsek, The Southern River Bandek, Parker Barrowk, Cherry Poppin’ Daddiesek, Gran Cañón Carlos Tarqueren eta Leivaren taldeak eta The Bird Experiencek, Heatheko abeslaria buru dutela.

Michael Monroek Hamoi Rocks taldearen errepertorioa berreskuratuko du, eta, gainera, Mendizabalako agertokietan izango dira Billy Talent, Super 400, The Drones, Cockney Rejects, The Bevis Frondm Girls Against Boys, Foxy Shazam, Twin Temple, Bratakus, Cala Vento, The Clayton, BARRRK eta Marte Lasarte.

Thrasville karpan, Los Straitjackets, Micky y Los Colosos del Ritmo, Blind Rage & Violence, Bob Log III, The Cyborgs, Dead Elvis & His One Man Grave, Les Greene, The Bank Robbers, Reverend Beat-Man con Milan Slick, Bárbara y Rey, Demented Are Go, The Urban Voodoo Machine, Tear Dungeon, Wild Billy Childish & CTMF eta Old Time Spooks arabarrak egongo dira.

Edizio honetan, Stawhouse agertokia estreinatuko dute ARF, musika akustiko, folk, country eta bluesaren txokoa. Horretan izango dira Nick Lowe, Dave Hause, Lilly Hiatt, Joana Serrat y Tulsa, Deke Dickerson, Jerron “Blind Boy” Paxton, Hayseed Dixie, Peter Bruntnell eta The Complete Recordings of Hezekiah.

Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean. 

Azkena Rock Festival 2027ko kartela

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X