Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Dolly Parton abeslari eta konpositore estatubatuarra, country musikaren figura garrantzitsuenetako bat, hil da astearte honetan, 80 urte zituela, Bryan Seaver ilobak Instagramen jakinarazi duenez.
Country musikaren erregina emakume geldiezina izan zen. Bere lehen abestia, "Little Tiny Tasseltop", sei urte inguru zituela konposatu zuen, eta harrez gero, ez da gelditu bere bizitza osoan zehar.
Ehunka kantu konposatu eta interpretatu zituen, baina hiru esanguratsuenak "Jolene, "9 to 5" eta "I will always love you" izan daitezke. Azken hori Partonek idatzia da, nahiz eta Whithney Houston izan munduko fenomeno bihurtu zuena.
Bere ibilbide musikalaz gain, aktorea eta enpresaria ere izan zen. Era berean, bere ospea gizartearen hezkuntzaren alde borrokatzeko erabili zuen.
Azken hilabeteetan osasunez pattal ibili zen, eta Las Vegaseko kontzertu batzuk bertan behera utzi behar izan zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko