ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta

Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.

MADRID, 24/04/2026.- Aunque recelan de la etiqueta de su oficina como "el grupo más exitoso en lengua vasca de la última década", ETS (o lo que es lo mismo, el grupo En Tol Sarmiento) es consciente de que este sábado protagonizarán "un hito" tras vender con un año de antelación el formato completo del Movistar Arena de Madrid con el euskera por bandera. EFE/ ETS (En Tol Sarmiento) // SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

ETS, artxiboko promozio irudi batean.

Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak ate joka dauden honetan, azken orduko aldaketa bat iragarri dute. ETS (En Tol Sarmiento) taldeak abuztuaren 26an eskaini behar zuen kontzertua abuztuaren 25ean egitea erabaki dute, datorren asteazkenerako ikuskizunetako teknikariek deitu duten grebaren aurrean errespetua eta elkartasuna erakusteaz gain. 

Horrela adostu dute Udalak eta musika taldeak, ostiral honetan ohar bidez eta sare sozialetan iragarri dutenez.

Azken egunotan, greba deialdia egin duten sindikatuen bozeramaileak ETS taldearekin harremanetan jarri dira deialdiaren arrazoiak eta testuingurua azaltzeko. Horren ondotik, ETSk kontzertuaren eguna aldatzeko eskatu zion Bilboko Udalari. 

Geroztik, ETS taldea eta Udala elkarlanean aritu dira, eta kontzertua abuztuaren 25era aurreratzea adostu dute azkenean. 

ETSk "elkartasuna eta errespetua" agertu dizkie greba deitu duten ikuskizunen sektoreko teknikariei, baita kultur zein musika alorrean jarduteko "behar-beharrezkoa" den kolektibo honen egoera eta aldarrikapenei "ikusgarritasuna" ematen lagundu ere.

"Kontzertu bakoitzaren atzean eszenatokira igo gaitezen ahalbidetzen duen profesional talde handi bat dago. Egoera honen aurrean, teknikarien sektorearekiko errespetua eta elkartasuna helarazi nahi dugu, baita langileek haien grebarako eskubidea askatasunez erabili dezaten lagundu ere", nabarmendu du taldeak. 

Teknikariok sindikatutik azken orduko aldaketa ospatu dute, izan ere, "beste agertoki bat hutsik geratuko da greba egunean, eta horrek argi erakusten du ikuskizunetako langileen batasunak duen indarra".

Gogorarazi dute helburua ez dela greba bera, Euki patronala lan baldintza duinak dituen hitzarmen bat lortzeko negoziatzera esertzeko tresna baizik.

Era berean, Bilboko Udalari adierazi diote beste aldera begiratzeari utz diezaiola "enpresa prekarizatzaileen" zerbitzuak azpikontratatzen dituenean. Izan ere, deitoratu dute sektore horrek prekarizatuta jarraitzen duela, "25 edo 26 izan. Eta, hain zuzen ere, azken orduko aldaketa honek sektore honetan eskatzen zaigun erabateko erabilgarritasuna islatzen du ".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X