Macklemore rap abeslaria Ed Sheeranen biratik kanporatu dute Palestinaren aldeko aldarriak egiteagatik
Rap kantariak salatu duenez, Robert Kraft diruduna, New England Patriots taldearen jabea, da errudunetako bat; izan ere, kontzertuak izan behar ziren estadioetako jabeen artean babesa lortzea leporatu dio, estadio horietan Macklemorek ez jotzeko presioa egin zezaten.
Macklemore rap kantari estatubatuarrak salatu duenez, Ed Sheeran pop izarrak AEBn egiten ari den biratik kanpo utzi dute irailaren 4an New Jerseyko MetLife estadioan Palestinaren aldeko aldarriak egiteagatik eta "Palestina askea!" oihukatzeagatik.
Macklemorek Instagramen idatzi duenez, berak eta Sheeranek "elkarrizketa zail batzuk izan zituzten joan den astean". Messina Touring Group da Sheeranen "Loop Tour" biraren AEBetako zatiaren arduraduna, eta Rolling Stone-n adierazi duenez, kontzertuak egingo ziren azpiegituren jabeek jakinarazi zioten ez zutela utziko Macklemoren kontzerturik egiten.
"Alderdi guztiekin hitz egin ondoren, Macklemore ez da telonero gisa arituko gainerako egunetan", adierazi du Messina Touring Groupek.
Sheeranek ez du gaiari buruzko iruzkinik egin.
Macklemore Palestinaren alde agertu da aspalditik, eta gogor kritikatu du Israel Gazan eta Zisjordanian egiten ari dena. Horregatik, Palestinaren aldeko kanpainetan parte hartu du, eta Hind 's Hall abestia ere kaleratu zuen, Hind Rajab Israelgo tropek hil zuten 5 urteko neskato palestinarraren omenez.
Ed Sheeranek AEBn eman behar dituen 10 kontzertuetako 8tan egin behar zituen telonero lanak Macklemorek, eta jakina zen Israeldar-Estatubatuar Kontseiluak biratik kanpo uzteko eskaera egina zuela.
Horrekin batera, rap abeslariak salatu duenez, Robert Kraft diruduna, New England Patriots taldearen jabea, kontzertuak izan behar ziren estadioetako jabeen artean babesa lortzen aritu da, estadio horietan Macklemorek ez jotzeko presioa egin zezaten.
AEBko hedabideei zuzendutako ohar batean, Kraftek adierazi du gorrotoari eta antisemitismoari aurre egiten ematen duela denbora gehiena, eta "marra hori gurutzatu dela uste dudanean ahotsa altxatzeko ardura" sentitzen duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.