Etxebizitza dekretuak ez du argitzen zer diren putre-funtsak, baina ezingo dute etxerik erosi merkatuko balioaren % 70etik behera
Gaur argitaratu da dekretuaren testua Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta bihar sartuko da neurria indarean. Alokairuko kontratuen berritze automatikoa jasotzen duen bigarren dekretua bihar argitaratuko dute. Ostiralean egingo dute osoko bilkura Kongresuan, eta bertan bozkatuko dira dekretuak.
Eusko Jaurlaritzak atzo onartutako bi etxebizitza dekretuetako bat argitaratu du gaur Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak. Premiazko neurri sorta jastzen duen dekretua da hori, baina ez du zehazten "funts putre" kontzeptua zer den. Hala ere, debekatu egiten du 2028ra arte merkatuko tasazioaren balioaren % 70etik behera etxebizitzak espekulatzeko erostea.
Bigarren dekretua, alokairuak automatikoki luzatzeko proposamena jasotzen duena, bihar argitaratuko dute Aldizkari Ofizialean. Horrek sortzen du mesfidantza handiena, eta emango du zailtasun gehien Kongresuan onartzeko.
Bi testuak ostiral honetan bertan eramango dira Ministroen Kontseilura, baliozkotu ditzaten.
Putre-funtsak
Dekretuan agertzen denez, 2028ko abenduaren 31ra arte, "nortasun juridikoa duen edo ez duen erakunde orok, bere helburu sozialean higiezinak eskuratzea barne hartzen badu, etxebizitzak erostea debekatuta izango du, doan edo kostu bidez, merkatuko tasazio-balioaren % 70etik beherako prezioan".
Muga hori ez da aplikatuko salerosketa honako helburu hauekin egiten denean: gutxienez 5 urterako ohiko etxebizitza izateko, eta prezio eskuragarrian edo sozialean; laguntza soziosanitarioa behar dutenentzat erosten bada; kolektibo zaurgarrientzat; indarkeriaren biktimentzat; edo enpresak jardunbide egokien kodearekin bat egiten badu etxebizitza arloko eskumena duen erakundearekin batera.
1. Alokairu-kontratuen ezohiko luzapena. 2028ko abenduaren 31ra arteko indarraldia duten kontratuak dituzten maizterrek bi urtera arteko aparteko luzapena eskatu ahal izango dute, urteka eta kontratuaren baldintzei eutsita. Horretarako, ezin dira zorretan egon eta gutxienez zortzi hilabete eman izan behar dituzte alokairuan.
2. Etxegabetzeei aurre egiteko babesa. Bizitoki-alternatibarik ez duten pertsona eta familia zaurgarriak babesteko neurriak 2030eko abenduaren 31ra arte luzatuko dira.
3. Sasoiko alokairuak arautzea. Kontratuan zehaztu egin beharko da maizterra zergatik joan den etxe horretara. Iraupena 31 egunetik gorakoa izango da, eta ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.
4. Logelakako alokairua arautzea. Etxebizitza bat gelaka alokatzen denean, kobratutako errenten baturak ezin izango du gainditu etxebizitza osoaren alokairuari legokiokeen prezioa.
5. Inbertitzaile batzuen erosketa mugatzea. 2028ko abenduaren 31ra arte, higiezinak erostea helburu duten erakundeek ezin izango dituzte etxebizitzak erosi merkatuko tasazio-balioaren % 70etik beherako prezioan. Neurriak salbuespenak dakartza etxebizitzak gutxienez bost urtez alokairu eskuragarri edo sozialera bideratzen direnean, arreta soziosanitarioa behar duten pertsonei, kolektibo ahulei eta indarkeriaren biktimei dagokienean, edo enpresa Jardunbide Egokien Kode bati atxikita dagoenean. Dekretuak ez du "funts putrea" kontzeptuaren legezko definiziorik ezarri.
6. Pisu turistikoen fiskalitatea. 30 gau baino gutxiagoko egonaldiak dituzten turismo-ostatuek zerga-araubide espezifikoa izango dute, % 10eko BEZarekin. Gainera, udalek OHZn % 50erainoko errekargua aplikatu ahal izango diete erabilera turistikorako etxebizitzei, eta % 100era iritsi ahal izango da jarduera horretarako lau higiezin edo gehiago dituzten jabeen kasuan.
7. Prezioa merkatzen duten jabeentzako pizgarri fiskalak. Maizterrari errenta % 5 baino gehiago murrizten dioten jabeek PFEZren % 100 arteko kenkari bat jaso ahal izango dute lortutako diru-sarrera guztien gainean. Aitzitik, kenkaria % 15eraino murriztuko da kontratua % 20tik gorako igoerarekin berritzen bada.
8. Higiezinen inbertsioetarako elkarteen fiskalitatea. Etxebizitzen alokairutik eratorritako inbertsioko sozietate kotizatuen mozkinen gaineko zerga % 15etik % 25era igo da. Karga berria % 50 eta % 100 artean murriztu ahal izango da, eskuragarritasun-irizpideen arabera alokairura bideratzen diren etxebizitzen kopuruaren arabera.
9. Etxebizitza hutsen gaineko errekarguak. Udalek OHZn errekarguak ezarri ahal izango dizkiete hiru urte baino gehiagoz hutsik dauden etxebizitzen jabeeo. Errekargua % 150era iritsi ahal izango da kasu jakin batzuetan, hala nola bi etxebizitza huts edo gehiago dituztenen kasuan.
10. Etxebizitza erosteko laguntzak eta finantzaketa. Tu casa programaren bidez, etxebizitzaren balioaren % 20raino finantzatzeko maileguak bultzatuko dira, 50.000 eurokoak gehienez, % 0ko interes-tasaz eta komisiorik gabe.
11. Babes ofizialeko etxebizitzen gaineko BEZa. Babes iraunkorra edo mugagabea duten etxebizitzen kasuan, % 4ko BEZa ezarriko da.
12. Kontratuak berritzeari buruzko neurriak. Etxebizitzaren bigarren dekretuak, aldizkari ofizialean argitaratzeke dagoenak, kontratuen gaineko neurriak dakartza: alokairuak automatikoki luzatzea eta errentatzaileak kontratua ez berritzeko edo konpentsatzeko justifikatu behar izatea, besteak beste.
Etxebizitza
Hauek dira etxebizitzari buruzko dekretuetan jasotako neurriak
Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko bi errege-dekretu onartu ditu Ministroen Kontseiluan; besteak beste, adostu dute etxegabetzeak eragozteko babesa 2030era arte luzatzea, aldi baterako eta logelakako alokairua arautzea, 2028ra arte funts putreei etxeak erostea debekatzea eta 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar diren kontratuak bi urtez luzatzea.