Bisita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako errege-erreginek Ceuta bisitatuko dute urriaren 13an, 2007tik egingo duten lehen bisitan

Monarkia berrezarri zenetik Afrikako iparraldean dauden bi hirietara egin den bisita bakarra Juan Carlos I.ak eta Sofiak 2007ko azaroaren 6an eta 7an egindakoa izan da. Oraingoa "Gobernuak eta Errege Etxeak adostu dute", zehaztu dute iturriek.

(Foto de ARCHIVO)

El Rey Felipe VI y la Reina Letizia esperan la llegada del Presidente de la República Francesa, Emmanuel Macron, y la Primera Dama, Brigitte Macron, en el Palacio Real, a 29 de septiembre de 2026, en Madrid (España). Esta visita de estado servirá para poner de relieve y reforzar los lazos y las relaciones bilaterales entre ambos países.



José Oliva / Europa Press

REALEZA;PRESIDENCIA;HONORES;PRESIDENTE;REY;REINA;PALACIO REAL

29/9/2026

Espainiako errege-erreginek Ceutara bisitatuko dute datorren urriaren 13an. 2014ko ekainean tronura iritsi zirenetik bertara egingo duten lehen bisita izango da aipatutakoa. 

Marokotik 80.000 migratzaile baino gehiago heldu eta bi hilabete eta erdira bisitatuko dute hiria, Zarzuelak eta Espainiako Gobernuak gaur bertan jakitera eman dutenaren arabera.  

Melilla ere barne hartuko du bisitak. Monarkia berrezarri zenetik Afrikako iparraldean dauden bi hirietara Espainiako errege-erreginek egindako bisita bakarra Juan Carlos I.ak eta Sofiak egin zuten 2007ko azaroan. 

Urriaren 13koari dagokionez, "Gobernuak eta Errege Etxeak adostu dute".

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak abuztuaren amaieran iragarri zuen errege-erreginak Ceutara joango zirela, eta horretarako "nahikoa argudio eta arrazoi" zeudela esan zuen.

Data, baina, zehaztu gabe zegoen, gaur arte. Atzo bertan, datari buruz galdetuta, Sanchezek esan zuen unea iristear dagoenean iragarriko zuela, eta ez zuen argi utzi errege-erreginekin batera joango ote zen ala ez.

Sanchezek ez die lagunduko

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ez da Felipe VI.a eta Letizia errege-erreginekin Ceutara joango, Moncloako iturriek baieztatu dutenaren arabera.

Antza, Sanchez ez die bidaia ofizialetan laguntzen, eta, ziurrenik, ministroren batek ordezkatuko du Espainiako Gobernua bisita horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X