2026ko txertaketa kanpaina

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Non eta noiz har dezaket gripearen txertoa?

Aurtengo kanpainan, txertogunen bidez, txertaketa herritarrengana hurbiltzen saiatu da Osakidetza. Horietan, txertoa jaso nahi dutenek hitzordurik gabe egin ahal izango dute. Kontsultatu hemen txertoa hartzeko ordutegiak eta lekuak.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona se vacuna, en un centro de refuerzo de vacunación frente a la gripe, a 24 de octubre de 2025, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). Osakidetza abre las puertas del Centro de Refuerzo de Vacunación frente a la gripe ubicado en La Casilla de Bilbao, equipamiento que estará abierto en horario de 8.00 a 20.00 horas, de lunes a domingo y podrán acercarse, sin cita, todas las personas a partir de 14 años.



H.Bilbao / Europa Press

24/10/2025

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpaina aurkeztu dute gaur, ostegunarekin.

"Zu zaintzea, besteak zaintzea ere bada. Txertatu zaitez" lelopean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak txertaketa goiztiarra lehenetsi dute arrisku taldeetan, alegia, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurretan, 60 urtetik gorakoetan, osasun arloko profesionaletan, arrisku egoeran dauden pazienteetan, haurdun dauden emakumeetan eta haur kalteberetan. 

Kanpaina horren asmo nagusia da, txertogunen bidez, txertaketa herritarrengana gerturatzea. Horregatik, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen txertoguneak —aurretiko hitzordurik gabe txertoa hartzeko prestatutako lekuak— jarriko dituzte. Aurreko urteetan bezala, gripearen txertoarekin batera, covid-19aren txertoa jasotzeko aukera ere izango dute arriskua duten biztanleek.

Gripe kanpainaren kronograma

- Irailak 28: egoitzetan eta 5 urtetik beherako haurretan 

- Urriak 5: arrisku taldeak

- Urriak 19-azaroak 1: Txertoguneak

- Azaroak 2: Txertaketa orokortuko da, biztanle guztientzat

- Abenduak 31- martxoak 31: kanpainaren amaiera

GRAFCAV5471. BARAÑÁIN (NAVARRA) (ESPAÑA), 20/10/2025.- El consejero de Salud Fernando Domínguez ha presentado este lunes en el Centro de Salud de Barañáin la campaña de vacunación contra la gripe y el Covid del curso 25-26. En imagen una paciente recibiendo la vacuna contra la gripe. EFE/Iñaki Porto

Zer dira txertogunak?

Aurten, urriaren 19tik azaroaren 1era bitartean, txertoguneak zabalduko dituzte, aldez aurretiko hitzordurik gabe txertoa hartu nahi dutenentzat.

Euskadiko hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz), astelehenetik igandera egongo dira irekita, 08:00etatik 20:00etara; Gasteizen izan ezik, non asteburuan 09:00etatik 21:00etara zabalduko duten; gainerako Zerbitzu Integratuen Erakundeetan (ESI), astelehenetik ostiralera irekiko dituzte txertoguneak, 15:00etatik 20:00etara.

Hurrek ere izango dute txertoguneetan txeroa hartzeko aukera. 

Telefono bidezko hitzorduak

Telefono bidez hitzordua hartu nahi dutenek, osasun zentrora edo anbulatoriora deitu beharko dute. Bestalde, Osakidetzaren webgunean eta aplikazioan ere izango dute hitzordua hartzeko aukera.

80 urtetik gorakoen kasuan, telefono dei bat jasoko dute, txertaketa zita bat eskaintzeko.

Alberto Martinez Osasun sailburuak, Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak, Pello Latasa Osakidetzako epidemiologoak eta Maria Lopez de Gamiz Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordeak eman dituzte ezagutzera kanpaina berriaren nondik norakoak.

Nola eskatu txertatzeko hitzordua?

-  Osakidetzaren webgunearen bidez, osasun zentrora deituta edo 900 20 30 50 telefonora deituta.

- Arrisku taldetik kanpo egon arren, gripearen aurkako txertoa hartu nahi dutenek, azaroaren 2tik aurrera eskatu beharko dute hitzordua web orriaren bidez edo zure osasun zentrora edo 900 20 30 50 telefonora deituta.

Gripearen egungo eragina 

Gripeak Euskadin gaur egun duen eragina hasierako fasean dago oraindik, iazko antzeko balioekin. Lehen Mailako Arretaren eremuan 100.000 biztanleko 4,5 kasu daude. Gripearen kode diagnostikoarekin erregistratutako ospitaleratzeen tasa, berriz, 100.000 biztanleko 0,1 kasukoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X