BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea piztu da Muxikako zerrategi batean, eta eragina izan du Euskotrenen eta BI-635 errepidean

Ez da zauriturik izan, sutea goizeko laurak aldera sortu baita, eta ez zegoen inor lantegian piztu denean. Trenen eta errepideetako trafikoa normaltasunera itzuli da.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gaur goizean sute bat izan da Muxikako (Bizkaia) Zugastieta auzoko zerrategi batean, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdi-zerbitzuek 04:10ean jaso dute sutearen abisua, lantegian behargin bakar bat ere ez zegoenean.

Sutea itzaltzeko lanek (dagoeneko kontrolpean dute) BI-635 errepidea ixtea eragin dute, eta Euskotrenen tren-zirkulazioa ere eten behar izan dute. Errepide eta trenbideetako trafikoa normal dabil, trenetan dauden atzerapenak salbu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X